Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serigrafiatu, serigrafia(tu), serigrafiatzen 1 du ad serigrafiaren bidez apaindu.

Baina hoztasun horretan mingarri da, Andy Warholek argazkia hartu eta mihise berean behin eta berriz serigrafiatzen duen arte. Berria - Kultura   2006-04-16

-Zer irudituko litzaizuke egun batetik bestera zure aurpegia, demagun, italiar neska baten titien parean serigrafiatuta aurkitu beharra? Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 167. orr.

Neska bat ikusi dut, bularreko madarietan esku bana serigrafiaturik kamisetan. Berria - Kultura   2006-03-02

Ondo begiratu ondoren, bada, Ruche jauna konturatu zen haiek ez zirela benetako islak, eraikinen siluetak baizik, beiretan serigrafiatuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 209. orr.

Mutila ilegorria zen, eta alkandora horian haren izena ageri zen, letra beltzetan serigrafiatuta. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 182. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Mutilaren alkandora serigrafiatu hartaz gogoratu da, eta baita haren izenaz ere. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 185. orr.

Guggenheimeko Fish aretoan paratutako Ehun eta berrogeita hamar koloretako Marilyn eta Maoren pintura handia akriliko serigrafiatuetan, Erdi Aroko margolariek santuak irudikatzean egin bezala. Berria - Kultura   2004-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus