Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

integrismo 1 iz erlijio edo ideia sistema baten osotasuna atxiki nahi duen doktrina.

Heresia orok integrismo edo ortodoxia bihurtzeko joera duela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 10. orr.

Integrismoak estatuen antolaketa politikoaren gainetik ezartzen du erlijioa. Berria - Mundua   2006-01-12

Komunismoaren integrismoari erlijioaren integrismoak segitu zion. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 113. orr.

2 zernahi bilakaerari uko egiten dioten kristauen edo musulmanen jarrera.

Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 70. orr.

Integrismo katolikoa sasoi bizian zegoen garaian. Berria - Kultura   2004-09-28

Bush jauna, esaterako, oso lotua dago integrismo kristauari. Berria - Kultura   2004-06-25

Integrismo islamikoaren sareetan harrapatu dutela. Berria - Harian   2006-04-13

Aberatsa balitz, Hassanek beste zeozer hobetsiko luke, liberalismo ekonomikoa esate baterako, eta erlijiotasun arin eta itxura hutsekoa edo; baina, ez denez, integrismoa aukeratzen du. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 21. orr.

Moussaouik erakutsi digu integrismoa, etxekotua dugula. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 50. orr.

Fanatismoa esatea integrismoa esatea baino egokiagoa baita. Berria - Harian   2005-07-08

3 hed

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarritako erreformen harira, bi aukeren artean hautatu beharra duela uste du Ibarretxek: edo «integrismo konstituzionalaren» bidetik jo edo «konstituzionalismo baliagarria» aukeratu. Herria  

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus