Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serio [2109 agerraldi, 217 liburu eta 644 artikulutan] 1 izond barrez edo txantxetan gutxitan aritzen dena. ik serios; ben. (pertsonak eta pertsona-alderdiak)

-Amodioa josteta hutsa da eta gu pertsona serioak gara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 328. orr.

Ez naiz oso pertsona serioa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 177. orr.

Carlos oso serioa zen, lehorra, izugarri arretatsua gauzak egiteko orduan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 408. orr.

Mutil serioa zen Doran jauna, ez arduragabea eta ahoberoa, besteak bezala. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 94. orr.

Gizon serioa dirudi, erantzukizun handiek ekaitz handiek bezala goibeltzen dituzten horietakoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 163. orr.

Behin Edward Kilkenny izeneko merkatari irlandar bat etorri zen Pragara, lanorduetan gizon serio eta zuzen askoa zena, baina lanorduetatik kanpo, gizon zurrutera emana, irlandar gehienak bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 256. orr.

Emakumezko serioa zen, berrogeita hamar eta zenbait urtekoa, geldo eta amaiezin mintzatzen zena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 328. orr.

Azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 57. orr.

Ordu erdi barru etorri da, aurpegi serioa, praka estuak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 185. orr.

Hasierako aurpegi serioa argituz joan zaio apurka-apurka. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 121. orr.

"Zer moduz zaude?", esan zidan aurpegi serioz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 113. orr.

Gelaren erdian nengoen, begi serio horien guztien xede. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 150. orr.

Lanak izan genituen barre bihurriei eusten, zeren batak mutur serioa berreskuratu orduko, han hasten baitzen bestea iji eta aja. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 45. orr.

2 (gauzak) seriotasuna duena.

Margotek liburu serio asko irakurri ditu dagoeneko, eta ez dabil debekatuta dauzkan gaien bila. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 47. orr.

Traje bat jaso behar nuen, traje "serio" bat, iluna. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 18. orr.

Plaza zeharkatzeko, arropa serioa jantzi zuen, zeta beltzezkoa goitik behera, xal handi batekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 297. orr.

Esaten zuen hori gauza serioei barre egitea dela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 62. orr.

Epaileak halako irribarre serio bat egin zuen: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 190. orr.

Mitologia, zer lan mota da hori, eta puntu egitea eta irakurtzea ere ez dira lan serioak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 119. orr.

Ez omen zuten beren burua lan politiko serio eta jarraituan ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 92. orr.

Orain kontua serio hartu beharra zegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 61. orr.

Baionan, Mousserolles auzoko altzairutegia berriz zutik abiatua da joan den urte ondarreko krisi serioaren ondotik. Herria   2003-06-12

Robineren aurpegi bizardun eztia, Clémenceren soslai serioa, Charveten argaltasun zurbila. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 212. orr.

Ofizialki kultura ez da hirigunearen boteretan sartzen baina aurtengo buxetean argi eta garbi erakusten du diruketa serioa sartuko duela kapitulu horretan. Herria   2005-02-03

Kontratu serioa zen, esamolde juridikoz betea, testamentu edo ezkontza-kontratuetarako erabiltzen den hizkera tekniko eta hanpatuaz idatzia. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 131. orr.

Serioak, izatekotan ere, beste horiek dira, bizitzeko bilatzen diren arrazoi horiek, sakonetik oso gutxi duten arrazoi sakon-usteko horiek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 267. orr.

Bi mutikoen arteko adiskidetasuna, bada, bizitza osoan irauten duen beste edozein sentipen garrantzizko bezain serioa eta isila zen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 41. orr.

3 (adizlagun gisa)

Serio ala txantxetan, hala jaso zian paperean! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 115. orr.

B-k serio baino lasai hartu zuen medikuaren epaia. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 42. orr.

Serio heldu zen, kezka antzean beharbada, baina haserre mikorik gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 344. orr.

Larri daude, serio. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 84. orr.

Mary Ann oso serio jarri zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 33. orr.

Oso serio ari naiz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 192. orr.

Arras serio zegoen, ezpainak estu, begiak argi, saiheskiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 104. orr.

Berriro so jarri nintzaienean isilik zeudela konturatu nintzen, eta oso serio gainera. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 91. orr.

Erdi serio erdi irribarreka begiratu zion emakumeak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Serio samar erantzun nien, agindua goitik zetorrela, eta azkar esateko non zegoen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 70. orr.

Halako batean, aurpegia serio, ETArekin harremanik ote neukan galdetu zidan. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 92. orr.

Lisak, ohi baino zurbilago eta serioago, bosgarren solairura igoarazi eta dendan laguntzeko hartua zuten neskaren gela eman zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 89. orr.

Okerrena zen serio egin zuela magia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 31. orr.

Orduan has gintezke serio lanean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 129. orr.

Egia da batzuetan badirela arrazoiak serio haserretzeko, baina hemengo ika-mikak huskeriak baizik ez dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 55. orr.

-Andres -moztu zidan, serio-, ezin haut behartu. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 101. orr.

"Juani ez zaio dantza egitea behin ere gustatu", erantzun zidan amak serio. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 234. orr.

-Orduan nik ere adiskidea dut -esan zuen serio. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 43. orr.

-Berehala aterako nauk -esan zidan osabak oso serio, nik kontra egin banio bezala-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 14. orr.

Gogoeta egin behar dut horretaz serio. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 57. orr.

-Egia al da zeure izeba puztu zenuela, Harry? -galdetu zion Hermionek oso serio. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 50. orr.

-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kaxilda, gainera, mutil batekin ibiltzen duk serio-itxuran aspaldisko honetan. Txillardegi   «Putzu» - 292. orr.

-Ea zer den txarra... -erantzun zuen emakumeak serio-itxurak eginez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 242. orr.

Serio plantak egin ditu. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 48. orr.

5 serio-serio adlag

Pepponek serio-serio onetsi zuen buru keinu batez. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 307. orr.

Gero, serio-serio, lilurak joa, "polit, polit, polita" hitzak errepikatzen zituen, andreari begira, doinu motelagoz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 359. orr.

"Joan banadi" eta "joaten banaiz" adizkien arteko desberdintasunaz jabetzen ez denak ez omen daki euskaraz, hala zioen serio-serio. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 95. orr.

Nik ez nuke esango batere gaizki zaudenik -esan nuen nik serio-serio. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 167. orr.

-Horra nire orga-pulpitua -esanda, hagatik igoz serio-serio sartu zen organ-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 25. orr.

Kattalinek galdera zehatzagoa pausatzen du, serio serio. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 148. orr.

Hau gizonen gauza da -Iñakek serio-serio, solemne ia. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 185. orr.

Baina nik lezioa ikasia nekarren, eta aurrera ekin nion, serio-serio. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 150. orr.

6 seriotan adlag serio.

Horrek adierazten baitu beren ezberdintasuna defendatu eta bultzatzeagatik zanpatuak direnekin hartzen ditugula seriotan haien arrisku berak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 159. orr.

Horrekin inori ez diot kalterik egiten, ez daukate zertan horren seriotan harturik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 53. orr.

Edipok bere burua seriotan hartzen du. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 161. orr.

Harreman hark nik idazkuntza seriotan hartzeko balio izan zuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 237. orr.

Elkarrekin ibiltzen hasi orduko, seriotan ibili nahi zuela esan zion Llumi. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 21. orr.

Seriotan ari da? zer nahi du egin? Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 70. orr.

Besotik heldu nion, seriotan ari nintzela azpimarratzeko. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 197. orr.

Ez dut uste seriotan esaten duenik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 219. orr.

Erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 48. orr.

Seriotan esaten ziola ikusi ahal izan zuen eta, nondik norakoak eta nola zitekeen konprenitu gabe, berak maite zuela sinetsarazten saiatu zen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 16. orr.

Horrexegatik bururatu zitzaidan niri ideia, txantxetan baino, seriotan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

[4 aurpegia serio (6); erdi serio (11); gauza serio (6); gauzak serio (5); gizon serio (12); guztiz serio (5); isilik eta serio (4); lan serio (5); oso serio (109); oso serio hartu (5); oso serio hartzen (7); oso serio jarri (6); oso serio jokatu (4); oso serio zegoen (6)

serio agertu (4); serio antzean (6); serio ari (32); serio ari naiz (10); serio ari zela (4); serio ari zen (5); serio aritu (13); serio aritu ziren (4); serio arraio (5); serio aztertzen (8); serio begiratu (10); serio begiratu zidan (4); serio begiratzen (8); serio demonio (13)

serio egin (8); serio egon (4); serio erantzun (4); serio esan (11); serio esan zion (4); serio eta sendo (4); serio hartu (41); serio hartu behar (9); serio hartuko (6); serio hartzea (6); serio hartzeko (6); serio hartzen (25); serio hasi (6); serio heldu (4); serio hitz egin (5); serio hitz egiteko (5)

serio jarraitu (6); serio jarraitu zuen (4); serio jarri (42); serio jarri zen (23); serio jarrita (5); serio jartzen (5); serio jokatu (17); serio jokatu zuen (6); serio jokatzen (4)

serio samar (14); serio samarra (6); serio serio (78); serio serio esan (4)

serio zegoen (12)

ahalegin serioa (7); apustu serioa (5); aurpegi serioa (7); ekarpen serioa (4); eskaintza serioa (5); ez da serioa (17); gauza serioa (16); gauza serioa dela (4); gizon serioa (6); hain serioa (4); ikerketa serioa (5); itxura serioa (6); kontu serioa (7); kontu serioa da (4); lan serioa (17); lan serioa egin (5); mutil serioa (5); oso gauza serioa (5); oso partida serioa (4); oso serioa (25); oso serioa da (5); partida oso serioa (4); partida serioa (23); partida serioa egin (11); partida serioa jokatu (4); pertsona serioa (7); proposamen serioa (4)

serioa baita (5); serioa da (48); serioa izan (16); serioa izango (5); serioa zela (8); serioa zen (16)

zerbait serioa (8)

serioago hartu (4)

askoz serioagoa (4); gauza serioagoa (5); serioagoa da (6)

serioagoak dira (4)

izan gaitezen serioak (4); lan serioak (4); serioak direla (5); serioak izan (6)

lan serioari (4)

serioegi hartzen (4)

gai serioez (4)

oso seriotan (5); oso seriotan hartzen (4); seriotan ari (4); seriotan hartzen (10)

aurpegi serioz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus