Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serioski [223 agerraldi, 53 liburu eta 100 artikulutan] adlag seriotasunez. ik serioski.

Horri buruz serioski pentsatzea erabaki zuen, egun hartan bertan, biharamunekoaz axolatu gabe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 38. orr.

Norbaitek zerbait serioski esan arren, bera edozein hitzetan trabatzen, beti. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 218. orr.

Ez dago jakiterik serioski ala brometan ari den, baina badaezpada ere likorea probatu beste aukerarik ez zaigu geratu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 164. orr.

Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 69. orr.

"Baina ez dago beste aukerarik", esan zidan serioski. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 190. orr.

Gizonak serioski begiratu zidan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 71. orr.

Berriz diotsut, serioski ari nintzen zurekin ezkonduko nintzatekeela esan nizunean. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 124. orr.

Aztertu zeuen barrua ea sinesmenean zaudeten, aztertu serioski. Elizen arteko biblia   2 Ko 13,5

Bada, despilfarro hori, gauzak ondo eta serioski programatuz geroz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 349. orr.

Ez zen irririk, ez zen jostetarik, denak serioski ari ziren. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 168. orr.

Gaixo emazte borondate onekoa: baduke hogei urte jestu bera serioski egiten, eta hutsegiten duela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 135. orr.

Hartu dut bada haren amorosago agertzeko asmoa, nire xedea aiseago bete ahal izateko: hark ordea serioski hartu du. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 373. orr.

Gizonak serioski hartu zuen mehatxua. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 277. orr.

Ondoko istorioen egiazkotasuna ez da serioski gezurtatu. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 158. orr.

Nire existentziaz serioski harritzen hasia nintzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 150. orr.

Ruche jaunaren itsukeriak bakarrik eragotzi zuen aztarna hori serioski kontuan ez hartzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 483. orr.

Bizpahiru lagun aurkitu nituen, Rio de Janeiron, Egintza Handiari serioski emanak, baina ez ninduten errezibitu nahi izan. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 8. orr.

Gezur polit horietako bat, serioski aztertua eta zientifikoki ikertua eta ondorioztatua izan dena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 67. orr.

Iruñean altxatu dute zinez burua Xala eta Pascualek, biziki serioski jokatuz biek. Herria   2004-02-12

70 bat orrialdetan, bada nun zer irakur eta denak argi ezarriak dira, xintxoki, funtsez, arrunt serioski. Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras serioski (4); biziki serioski (5); oso serioski (3)

serioski ari (15); serioski egiten (4); serioski hartu (5); serioski hartzen (6); serioski iragan (3); serioski mintzatzeko (3); serioski segituko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus