Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intelektual 1 izond adimenduari dagokiona.

Badago batasun-dibertsitate zerebral, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektibo bat. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 302. orr.

Bere kemen intelektual eta emozionala gehienbat harantz bideratuz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 264. orr.

Hemen transzendentziaren modu batera itzultzen gara, endelgura, Nous delakoan datzan printzipio intelektual horretara hain zuzen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 55. orr.

Beste autista batzuk, ordea, ezintasun intelektual handia izaten dute. Berria - Gaiak   2006-02-25

Gizadiaren historia intelektual guztia nahi du erakutsi Hegelek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 87. orr.

Irudimena da indar eragilea, elementu sortzailea, artean nahiz beste zeinahi jarduera intelektualetan bezala zientzian ere. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 185. orr.

Ez da ariketa intelektualik azken finean alferrikakoa ez denik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 43. orr.

Emeki emeki lan intelektualaren gustua joan zitzaidan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 76. orr.

Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada, konbentzio matematiko batzuei esker, azken finean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 254. orr.

Bere gisa hazi zen, aparte, nirekiko inolako harreman afektiborik ez intelektualik gabe. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 55. orr.

Solasaldi intelektual bat. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 66. orr.

Altxatu behar genuen eraikuntza intelektual eder bezain sendoaren lehen esaldia ipintzeari ekin nion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 80. orr.

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 63. orr.

Bizkaia da nik ikusi dudan herri bakarra non kultura intelektuala eta morala benetan herrikoia baita. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 155. orr.

Ez iritzi artikuluetan, non larderia intelektuala ez baitzen inoiz sobran. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 90. orr.

Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitu bezala har daiteke. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 2. orr.

Jabetasun intelektualaren legea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 13. orr.

Unibertsitateko bere lagun intelektualei. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 142. orr.

Gure errealitate politikoaren arazo erabakigarriak intelektualak dira. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 130. orr.

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko. Berria - Kultura   2004-09-19

Pertsona ez-ikasi, "ez-intelektual"en baitan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 168. orr.

· 2 iz gehienbat adimena erabiltzea eskatzen duten lanetan aritzen den pertsona, buru-langilea.

Intelektual, filosofo, politikari, artista eta pentsalariz osaturiko presio talde eraginkor bat. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 131. orr.

Intelektualak gogoeta deserosoak egin behar ditu, batzuei deserosotasun hori mingarri gerta badakieke ere. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 112. orr.

Bertako kafetegietara artista eta intelektual ugari biltzen omen zen garai batean. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 107. orr.

Eta intelektual anitzek Sartre zeukaten gidari. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 102. orr.

Ezkerreko intelektual baten begiez begiratu diozu beti euskaltasunari. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 304. orr.

Euskal kulturaren inguruko intelektual eta artisten artean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 65. orr.

Erdi Aroko intelektualak logikaren aldetik aristotelikoak ziren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 62. orr.

Liberalismo ekonomikoaren aldeko intelektual askori. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 222. orr.

Pasolini mende honetako intelektual librearen eredu handietako bat da. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 10. orr.

Garai hartako intelektual aurrerazale guztiek sutsuki goraipatu zuten Gogol. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 10. orr.

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 163. orr.

Entzuleen artean, berriz, euskal intelektualik ospetsuenak han ziren. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 140. orr.

Galindez intelektualak gertaera haren irakurketa zuzena egin zuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 280. orr.

Intelektualen gauzak, badakizu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 78. orr.

Intelektualak kaka zaharra dira, Nathan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 109. orr.

Intelektualak eta politika. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 271. orr.

Oso gaztea zen, eta betaurreko txiki batzuk zeramatzan, intelektual itxura ematen ziotenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 231. orr.

Betiere harrokerian ibiltzeko edo intelektual plantak egiteko asmorik gabe. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 192. orr.

Intelektual-kutsuko piroteknia tontolore horretara erakarriak baitzeuzkan berarekin lan egiten zuten guztiak ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori bera gertatzen da, helburu intelektual-asmoko batez, hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldietako artista "kontzeptualengan" ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 224. orr.

· Edo, hobeto esanda, ez ote ginen sasi-intelektual klasista batzuen gisara jokatzen ari? Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 150. orr.

Nik beti izan baitut kultura pixka bat, eta hura erdi-intelektuala baitzen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus