Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ereiaro (orobat errearo) iz ekaina.

Ekaitzak mendean hartu gintueneko eguna ereiaroko hemeretzia izan zen, hots, Lisboa utzi ostean hogei egun ziren igaroak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Itsaso hartan nabigatzeko hilik onena ei zena, ereiaroa, gurean Donibane-suak isiotzen zireneko hila, alferrik galdua ez ote genuen, berori zen gure ardura nagusia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 193. orr.

Ereiaroko eguzkitan eder, begien aurrean genuen Coruña.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 230. orr.

Eskandinavian ereiaroa seinalatzen zien urkiak: bere zarbatxoak lurrean tente iltzatuz seinalatzen baitzuten noraino zuten egina erein-lana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus