Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaixo (Egungo testuen corpusean 33.520 agerraldi; orobat gaiso Egungo testuen corpusean 109 agerraldi) 1 izond/iz gaitzen bat duena. ik eri.

Kolore-agnosia duen gaixo batek. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 38. orr.

Gaixo kronikoentzako erietxe batean. 1524

Gaixo larri-larri horiek, beren autismoaz gain, era askotako ezintasunak zituzten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 244. orr.

Hala jarraitu zuen kanpo-kontsultetako gaixo sail luze batekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 105. orr.

Zelula amak zelula pankreatiko bihurtuko dituzte, gaixoari txertatu ondoren intsulina sor dezaten. Berria - Gaiak   2004-11-30

Osasun zaintzea, osaketa, gaixo behartsuei arreta eskaintzea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 185. orr.

Artritisaren Aurkako Taldeak egindako ikerketa baten arabera, gaixo gehienek ez dute jotzen medikuarengana. Berria - Gaiak   2004-03-18

Gorputz gaixoarekin tratatzea gogorra da, baina ohiturak eta hurbiltasunak errazten dizu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 138. orr.

Hiesak hildako gaixo guztiak ere. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 266. orr.

Kanpo-kontsultetako gaixoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 107. orr.

Bi hankak moztu zizkioten gaixo bat. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 149. orr.

Gaixo-aurpegia banu bezala hasi zait begira. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 11. orr.

2 izond errukarria.

Haur gaixo horiei behar zaie erruki izan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 156. orr.

Mutiko itsu gaixo horrek ez du gizatasunaren ukitu handirik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 189. orr.

Laga itzazue hilak bakean eta itxi ezazue zerraldo hori, zulatuko duzu beste nonbait Pierre gaixo honentzako hobia. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 29. orr.

Maradika zaitzatela Jainkoak, baldin indiar gaixo horiek behar bezala tratatzen ez badituzue...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 543. orr.

Izan ere, zaldun gaixo horrek etsipenez bere burua hil du?   - 54. orr.

Handik eta hemendik tiraka baratua dugun komunitate gaixo eta hertsatu honetan bizi gara. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 120. orr.

Emakume gaixo, apal bat baizik ez nintzen... Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 50. orr.

Haiek uste zuten ezen aurrean zutena neska gaixo bat zela eta, beraz, atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin ahal ziotela. ik gajo. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 217. orr.

Nahikoa pasatu duzu gaixo horrek, orain inor galderak egitera etortzeko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 50. orr.

Orduan gauzak garbi daude: esan nahi du ni inozo gaixo bat naizela. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 92. orr.

Gaixo errukarri hura ez zunan sasoiarekin jaio behintzat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 70. orr.

Ero-bolada zakar hori, basakeria hori animalia gaixo batengana. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 27. orr.

Bere begi errugabe gaixo haietan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 201. orr.

Burmuin gaixo hori pozoitu duten horien guztien kontra. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 202. orr.

Gaixoak izarrak; arratsero gaua oroitzapenez bete beharra dute guretzat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 362. orr.

Urak behera egin arren, krokodilo gaixoak ezin ibaira itzuli, bidea galduta. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 173. orr.

Eta bertikala hartzen ari nintzela gaitzeko eztanda batek astindu zuen Polikarpov gaixoa, uste nuen tankean eman zidatela, baina hegazkinak gorantz jarraitu zuen... Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 145. orr.

Hona zorigaitzeko gaixo honen historia makurra. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 342. orr.

Gaixoa Chirac eta gaixoak gu, beraren eskuetan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 56. orr.

Ondo pasatu beharra zeukan gaixoak! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 33. orr.

3 (izen bati dagokiola, haren ezkerretara)

Gaixo emazteak eskua zuen luzatzen, ihizko zaretxo bat eskainiz, agian norbaitek hogoi soseko bat emanen ziola... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 58. orr.

Bai, gaixo amak jakin balu nola bizi nintzen Parisen! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 112. orr.

Ez da hori, gaixo Magali, ez da batere hori! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 115. orr.

Gaixo Jenkins postaria, gizon saiatua inon saiaturik baldin bada. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 83. orr.

Gaixo ene ama, emazte fina bihi bat hala baldin bada, langilea eta bertute handikoa. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 112. orr.

4 (harridura markez)

Gaixo ni! 1560

Gaixo Katixa! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 150. orr.

Gaixo jendeak! Zer ez zuten gisa horretan pairatzen? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 83. orr.

Gaixo haurra! 1563

Gaixo autoa! ez zen berria baina enetzat berriaren zerbitzua egiten zuen! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 44. orr.

5 (predikatu gisa) ik gaixorik.

Hire ama gaixo jarri duk bat-batean, eta... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 44. orr.

Gizarajoa gaixo dugu berriro —esan zion Dumbledorek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 187. orr.

Ezin dute beren burua zaindu gaixo direnean.   - 101. orr.

Pobre eta gaixo hil zen, tuberkulosiak jota bera ere. Iban Zaldua   «Traizioak» - 146. orr.

Oso gaixo dauka ama Csepel herrian eta hari bisita egitera zihoan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 59. orr.

Bihotzetik gaixo zebilela obispoa. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 23. orr.

Nik, ordea, gaixo segitzen dut. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 198. orr.

Gaixo eta neka-neka eginda ematen zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 65. orr.

6 gaixo egon

Behin gaixo egon zen, sukar igarokor batez, eta giza ustelduren hats arin, mehe, ia atxikiezina sumatu nuen haren arnasan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 270. orr.

Baina bagenekien gaixo zegoela eta zaharra zela. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 82. orr.

Denboraldi bat erdi gaixo ibili naun. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 212. orr.

Burutik gaixo zegoela iruditu zait. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 94. orr.

Gaixo egon gabe ere bazterturik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 33. orr.

Maiatz hartan, ordea, bi astetan gaixo antzean egon nintzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 137. orr.

Hi seko gaixo hago! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 62. orr.

Hala ere, txerriak gaixo ez zeudela esan du Vientmango Gobernuak. Berria - Gaiak   2004-02-07

7 gaixo agiri iz

Nuevo Pilin itsasontziko patroiaren semea ere ontzian lanean behar zuen, baina gaixo agiria zuen. Izan ere, sail guztietan badira bi edo hiru mediku gaixo agiriak ematen adituak direnak. Berria - Ekonomia   2004-11-20

Foruzainen %42k gaixo agiria hartu dute protesta egiteko. Berria - Ekonomia   2004-08-06

Medikuaren gaixo agiria eskatu zaie foruzainei. Berria - Ekonomia   2004-08-06

Hiru egunetik gorako gaixo agiria. Berria - Ekonomia   2004-04-29

Lan segurtasuna: Ez dute gaixo agirien %75 ordaindu nahi, «lanuzteak bultzatu eta kostuak %2tik gora igoko liratekeelako». Berria - Ekonomia   2004-05-09

2002an 1.788.210 lanegun galdu ziren gaixo agirien ondorioz : 21,2 baja egun langileko. Berria - Ekonomia   2004-04-29

Zenbaitzuk soldataren %100 jasotzen dute gaixo agiria eskuratzen duten lehen egunetik. Berria - Ekonomia   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahul eta gaixo (7); aita gaixo (7); alaba gaixo (4); ama gaixo (18); anaia gaixo (5); apaiz gaixo (4); baina gaixo (8); baino gaixo (4); bat gaixo (15); begietatik gaixo (7); behartsu eta gaixo (6); bera gaixo (4); beste gaixo (17); beste gaixo bat (5); beste gaixo batzuk (4); bihotzetik gaixo (4); burutik gaixo (6); da gaixo (4); dago gaixo (5); dira gaixo (9); diren gaixo (4); ditu gaixo (4); du gaixo (5); duen gaixo (6); dut gaixo (4); duten gaixo (7); edo gaixo (12); emakume gaixo (9); ere gaixo (7); eta gaixo (73); eta gaixo guztiak (4); eta gaixo zegoen (4)

gaixo agiri (6); gaixo agiria (28); gaixo agiriak (8); gaixo agiriarekin (5); gaixo agirien (8); gaixo al (4); gaixo ama (5); gaixo antzean (5); gaixo asko (22); gaixo asko sendatu (5); gaixo askok (7); gaixo baitzegoen (6); gaixo bakoitzaren (4); gaixo bat (60); gaixo batek (27); gaixo batekin (4); gaixo baten (32); gaixo bati (18); gaixo batzuek (6); gaixo batzuk (8); gaixo dago (35); gaixo dagoela (18); gaixo dagoelako (5); gaixo dagoen (21); gaixo daude (15); gaixo dauden (38); gaixo edo (6); gaixo egon (34); gaixo egon arren (8); gaixo egon zen (4); gaixo egonda (4); gaixo egongo (4); gaixo egotea (4); gaixo emazteak (4); gaixo eta (43); gaixo ez (4); gaixo gehiago (6); gaixo gehienak (8)

gaixo gizona (9); gaixo gu (5); gaixo gure (6); gaixo guztiak (9); gaixo guztiei (5); gaixo guztiek (9); gaixo haiek (7); gaixo haien (4); gaixo haren (7); gaixo hari (7); gaixo hark (5); gaixo hau (8); gaixo hauek (5); gaixo hil (10); gaixo hil dituela (4); gaixo honi (6); gaixo hori (33); gaixo horiek (16); gaixo horien (6); gaixo horrek (16); gaixo horren (6); gaixo horri (4); gaixo hura (10); gaixo jarri (18); gaixo jarri zen (9); gaixo jendeak (15); gaixo kronikoentzako (5); gaixo larrien (4); gaixo nagoela (4); gaixo ni (4); gaixo omen (6); gaixo ote (4); gaixo zaude (4); gaixo zegoela (29); gaixo zegoela eta (4); gaixo zegoelako (7); gaixo zegoen (56); gaixo zegoen eta (4); gaixo zegoen garaian (5); gaixo zegoenean (4); gaixo zelarik (4); gaixo zeuden (5)

gizon gaixo (6); gorputz gaixo (4); hainbat gaixo (4); halako gaixo (5); haur gaixo (5); herri gaixo (5); hildako gaixo (4); hori gaixo (4); ia gaixo (4); jende gaixo (23); jende gaixo hori (5); jende gaixo horiek (4); larriki gaixo (10); milioi gaixo (4); mutil gaixo (6); nahiz gaixo (6); neska gaixo (4); ohean gaixo (6); oso gaixo (40); oso gaixo eta (4); oso gaixo jarri (4); oso gaixo zegoela (4); oso gaixo zegoen (10); preso gaixo (5); zahar eta gaixo (4); zegoen gaixo (6); zen gaixo (10); ziren gaixo (8); zuen gaixo (11); zuten gaixo (5)

ama gaixoa (14); baino gaixoago (5); camillo gaixoa (4); da gaixoa (21); du gaixoa (9); du gaixoa zazpi (4); edo gaixoa (4); emakume gaixoa (5); eta gaixoa (19); eta gaixoago (4); gaixoa bera (6); gaixoa bere (10); gaixoa da (7); gaixoa edo (5); gaixoa eta (5); gaixoa ez (10); gaixoa hil (8); gaixoa ni (6); gaixoa sendatzea (4); gaixoa zazpi (4); gaixoa zazpi egunez (4); haur gaixoa (4); mutiko gaixoa (5); mutil gaixoa (5); neska gaixoa (8); ni gaixoa (5); on camillo gaixoa (4); txakur gaixoa (4); ume gaixoa (5); zen gaixoa (13); zuen gaixoa (6)

ama gaixoak (8); behar du gaixoak (6); beste gaixoak (5); bulimia gaixoak (4); dio gaixoak (5); dira gaixoak (9); ditu gaixoak (6); dituzten gaixoak (5); du gaixoak (16); duten gaixoak (9); edo gaixoak (5); emakume gaixoak (5); eta bulimia gaixoak (4); eta gaixoak (25); gaixoak behar (4); gaixoak berak (9); gaixoak bere (6); gaixoak ere (9); gaixoak eta (13); gaixoak ez (19); gaixoak ez du (4); gaixoak ez zuen (4); gaixoak ezin (9); gaixoak hartzen (4); gaixoak izan (4); gaixoak sendatu (4); gaixoak sendatzeko (6); gaixoak sendatzen (6); gaixoak zaintzeko (4); gaixoak zaintzen (7); izan zuen gaixoak (4); jende gaixoak (8); neure gaixoak (5); preso gaixoak (10); ume gaixoak (5); ziren gaixoak (5); zituen gaixoak (8); zuen gaixoak (23)

dio gaixoari (9); diote gaixoari (5); dute gaixoaren (4); eta gaixoaren (12); eta gaixoaren arteko (5); eta gaixoari (6); gaixoaren alde (5); gaixoaren antzera (4); gaixoaren arteko (5); gaixoaren autonomia (4); gaixoaren borondatea (4); gaixoaren eta (4); gaixoaren gorputzak (4); gaixoaren ondoan (4); gaixoari bere (4); gaixoari eta (4); zaio gaixoari (5)

daudenena eta gaixoena (4); dira gaixoen (5); diren gaixoen (5); dituzten gaixoei (7); dituzten gaixoen (7); dute gaixoek (7); duten gaixoei (5); duten gaixoek (9); duten gaixoen (16); duten gaixoentzat (4); eta gaixoei (5); eta gaixoek (12); eta gaixoen (11); eta gaixoena (4); gaixoei ematen (7); gaixoei eskaintzen (4); gaixoei eta (7); gaixoek baizik (7); gaixoek ere (8); gaixoek ez (10); gaixoek ez dute (4); gaixoen artean (11); gaixoen eta (7); gaixoen eta haien (4); gaixoen kasuak (4); gaixoen kasuan (5); gaixoen kopurua (7); gaixoetako bat (6); gaixori egin (4); gaixotik batek (3); preso gaixoen (6); zuten gaixoei (6); zuten gaixoek (4); zuten gaixoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus