Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlaxatze iz zerbaitek, eskuarki gihar batek, uzkurturik edo tenk egoteari uztea.

Lauzpabost arnasketa bortitz egin zituen hantxe bertan, kirolarien erlaxatze ariketak imitatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.

Umore uneek, beraz, beren garrantzia dute emanaldian zehar, eta haien artean oso interesgarriak dira erlaxatze saioan entzuten ditugun hitz potoloen gaineko ironia.  Berria - Kultura   2004-11-21

Gorputza zutik edo mugimenduan dagoela orekari eusteko ezinbestekoa den muskuluen uzkurtze eta erlaxatzea erregulatzen du organo horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus