Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seropositibo izond/iz hiesaren birusa duena.

Pertsona bat kutsatzen denean, hiesaren birusa haren immunitate sisteman sartzen da, eta une horretatik aurrera pertsona hori seropositiboa da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 119. orr.

1990 inguruan, hiesaren arazoa pil-pilean zegoenean, hainbat euskal presori odol analisiak egin eta seropositiboak zirela erakutsi zieten. Jokin Urain   «Errotarria» - 157. orr.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ia gaixo seropositibo gehienek (%96) hiru edo lau botika hartzen zituzten birusaren garapena geldiarazteko. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 206. orr.

Garai hartako adituek ziotenez, bizialdi laburrera kondenaturik zeuden haur seropositiboak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 225. orr.

Horretaz gain, «seropositiboenganako elkartasun faltako jarrerak» ere badirela azaldu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Seropositibo kutsatu berria. Berria - Euskal Herria   2004-06-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus