Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sainga 1 iz zaunka.

Zuk ere aditu dituzu, orduan, hemengo zakurren saingak. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 110. orr.

Zakur arrarentzat eta emearentzat ere ez dira saingak bat. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 28. orr.

Arimarik ez, autoaren burrunba entzun zutelarik bizpahiru zakurren saingen hots ezberdinak eta ilargirik gabeko gau beltza. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 112. orr.

Izeba Gloriaren agerpenak zakur baten saingak baino bortitzago dardarazi ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 216. orr.

2 irud/hed

Ondotik hogoi urte pasatu dira, ez gehiago, jendea bakeak xoxotua, ergeldua bezala, eta berriz beste gerla bat pizten dute eta mundu guziari hedatzen Hitler-en sainga haserretuek. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 110. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hara berehala etsai errabiatuen sainga erauntsiak. Herria   2003-07-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakur saingen eskas dira herrian. Xabier Montoia   «Elektrika» - 161. orr.

Arrak arrari borroka saingak eta emeari lilura saingak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 28. orr.

5 adlag zaunka.

Zakur bat sainga hasi orduko, beste denak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 161. orr.

Guri, sainga ez ezik, hozka ere egiten digute. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 308. orr.

Artetik, halere, batzuek sainga eta xanpa, zonbaitek huia, bertze batzuek akula, bakar batzuek... ñaka. Herria   2004-09-30

6 saingan saingaka, zaunka.

Kraskitin, ordea, ez ziren saingan nekatzen. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 220. orr.

7 sainga egin zaunka egin.

Gure bahitzaileak hurbildu eta sainga egin behar izan zion erranari lotzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 372. orr.

Kriskitinek eta Kraskitinek sekula baino amorru handiagoz egin zuten sainga. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus