Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

men2 1 adlag mendean.

Trenputxartu zen sufrikario ikaragarrien men. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 94. orr.

Zintzurra are indartsuago karrakatuz, country ahaire baten lauhazka-joaldien men segitzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 153. orr.

2 menean mendean.

Alemaniarrek Frantzia menean hartu zuten udaberri harez geroztik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 200. orr.

Pixkana-pixkana lasaitzen joan zen, zorroan ezpata sartu eta hondarrean handik urrundu zen, baina zaldiaren ondora itzultzean suminak berriz menean harrapatu zuen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 74. orr.

Geroztik Moubarak presidentak esku gogorrez dauzka menean alderdi hortako bortitzenak. Herria   2003-09-11

Senperen zen partida hau eta Senpertarrak du irabazi, hendaiar pilotari zintzoa menean ezarriz. Herria   2005-02-24

Bolikostan (Côte d'Ivoire) lau mila soldado frantses badabiltza beti herri hortako nahasmenduak menean atxiki beharrez. Herria   2003-11-06

Albertok ez zuen deus estudiatzen, eta aita, bere gainerako semeek oso gaizki ohitua baitzuten, sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 84. orr.

3 –en menean

Ate atzean adi egotea, sarraila zulotik kirika egitea, gurasoen gelako soinuen zelatan egotea, bidezkoa izanik ere, betidanik debekuaren menean egon den jakin-mina asetzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 49. orr.

Ez dio kolerari gida-hedea utzi behar, ez eta grinen menean erabilia izan behar ere, grina oro txarra delako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 135. orr.

Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren. Herria   2003-07-24

Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar, asimilatua izanen baita ondarrean, apez langileak langile bilakatu ziren bezala. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 44. orr.

Nor ez da alabaina aro eta sasoien menean bizi? Herria   2001-04-26

Eskual txoriak daduzkatenak beren menean esklabo! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 104. orr.

4 -en meneko izlag ik meneko.

Herritar orori,meneko pertsona zibil orori bezalaxe, botere gorena duenaren meneko esaten zaio. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 107. orr.

Estatu lurralde batean bizitzea horren subiranotasunaren menekoa izatea da. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 55. orr.

Seme-alabak aitaren meneko dira. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 79. orr.

Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 81. orr.

Horiek herri hilaren meneko jartzen dituzte herri biziaren interesak. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 212. orr.

Etxalde hau egiazko gizon baten meneko utzi behar dinagu. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 51. orr.

-Eta haur sortu berri hura han utzi zuen, hotzaren meneko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 30. orr.

Neskaren argumentu melengek mutikoa hormatzen baldin bazuten, haren bular alde opulantak suaren menera aurtikitzen zuen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 9. orr.

· Arrats guziz mintzaldi labur bat egiten zigun latinez, latin goxo bat, errexa, denen menekoa. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 122. orr.

5 -en menera

Arrakasta gaur eta porrota bihar boladako haizearen menera, jatetxeak hainbat nagusi eta bertze horrenbertze izen ikusiak zituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 345. orr.

Ordura arte pentsamendu soila izan zena martxan zen, eta zorabio ernagarri baten menera geratu nintzen kulunkan, haizetan dabilen kalatxoriaren antzera. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 118. orr.

Orain, Gretta hain erraz menera etorri zitzaiolarik, ez zekien zergatik ibili zen bera hain lotsakor. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 323. orr.

Horra hor, berba magiko horren menera, hainbat belaunaldiren oihua. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 10. orr.

· -Bakarrik eskertu nahi hindudan -erran zion haren menera heltzean, hura ere toka zuzentzen zitzaiola. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 150. orr.

6 menetik

Pilota bat ez zen sekulan menetik kanpo harentzat. Herria   2005-04-21

Ainitz pariok azken horien alde oihukatzen zuten luzaz eta izan dira berdintzekotan 34-35 baina beti eskapatu zaizkote menetik. Herria   2002-12-19

7 –en menetik

Bi lagun, suari oharturik, erne ibili dira eta etxe berean bizi zen emazte elbarritu bat salbatu dute suaren menetik. Herria   2004-07-05

Arabiako petrolio lur horiek behar direla, berek diotenaz, musulman ez diren "fedegabeen" menetik zaindu. Herria   2004-06-03

Alaba aldiz aski goiz urrundu da treinaren menetik. Herria   2005-01-06

Emozio handiegien menetik salbu ikusi nahi zuela esaten zuen aitak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus