Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serpertina 1 iz paperezko tira bildua, botatzen denean askatzen dena.

Serpentinak eta girlandak nonahi, farfaileria berde eta gorrizko oihana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 132. orr.

Jangela apaintzeko ehunka eta ehunka kalabaza ipini zituzten, barruan kandelak piztuta zituztela, eta saguzar bizi-pila bat airean hegaldaka, eta laranja-kolore biziko serpentina ugari, sabaitik sigi-sagaka erortzen zirenak, uretako suge distiratsuak balira bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 131. orr.

Serpentinak ateratzen ziren emakumeen autobusetik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 155. orr.

Serpentina bustia. Berria - Kultura   2006-01-03

2 irud/hed

Sukaldeko mahaiaren aurrean, plater hutsak jaso gabe, bazkalostearen kolore bakarra postreko laranja azalaren serpentinak dira. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus