Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortutsik (orobat ortotsik g.er., ortotxik g.er., ortotzik g.er. eta urtutsik g.er.; Hiztegi Batuan ortutsik agertzen da) adlag oinutsik. ik ortozik.

Pasillotik barrena jarraitu nuen ortutsik. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 97. orr.

Esklabo bat eta emakume zuri bat, ortutsik, ilea lotu gabe. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 125. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko, eta ez haren lur sakratuaz jabetzera. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 96. orr.

Denak ortutsik ezarri gintuzten eta trena berriz abiatu zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 38. orr.

Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar, espartinetan, ardurenean ortotsik, hemendik Urdantziako leporat, gero Urdiako leporat, edo berdin zuzenean gainez gain. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 90. orr.

Toki guztietan zakurrak ortutsik dabiltzala erakutsi nahian nonbait. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus