Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

serum 1 iz esnea, odola edo linfa gatzatzean bereizten den isurkaria. ik gazur.

Seruma eraldatzeko eta esne kondentsatua eta esne hautsa ekoizteko lantegi berria irekiko du Iparlatek Kantabrian. Berria - Ekonomia   2006-03-23

Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 66. orr.

15 jaioberri hil dira Brasilen, ustez kutsatutako seruma hartzeagatik. Berria - Gaiak   2004-05-15

Hildako 15 haurrei eta larri dauden beste 24 jaioberriri Ganutre enpresak egindako seruma txertatu zieten. Berria - Gaiak   2004-05-15

Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 49. orr.

2 erietxeetan-etan seruma zainean sartzeko tresna.

40 egun egin zituen atzo gose greban eta Fresnesko ospitaleko sendagileek seruma ezarri zioten. Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Iragan ostegunean jarritako seruma kendu egin diote Atxurrari, eta ura onartzen ere hasi da berriro. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

3 (hitz elkartuetan)

Neskari serum-injekzioa jarria ziotela eta salbu zegoela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 222. orr.

· Aurrerantzean esne kontsumoa jaisten den urte sasoietako soberakinak eta gazta serumak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, animalientzako jangaiak eta kosmetikoak ekoizteko. Berria - Ekonomia   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus