Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortzadar 1 iz ostadarra.

Zientzian, eguzkiaren eta euriaren arteko emaitza ortzadarra da. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 148. orr.

-Euriaren ondotik ortzadarra agertzen da. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 110. orr.

Ezkondu ginen egunean, ortzadarra atera zen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 595. orr.

Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka, izadiak aintziraren hondoan zulatutako putzu artesiar batzuetatik, eguzki printzek ortzadar txiki banaz apaintzen zituztela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 392. orr.

Eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen. Elizen arteko biblia   Ap 4,3

Ortzadarraren koloreak hirugarren solairu bateko esekitokitik zintzilikatutako bandera estuan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 17. orr.

Ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.   - 0. orr.

Zoriontasuna, ortzadarraren moduan, ez da sekula ikusten norberaren etxean; besterenean soilik. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 9. orr.

· Urtea joan da ortzadar kamiseta lortu zenuenetik. Berria - Kirola   2004-10-02

2 irud/hed

Igande goizean bi metro haratago elkarrekin izan genuen mokokaldiaren irudiak dantzan zebilzkidan gogoan, ezin aurkituz orduko mikatzaren eta oraingo gozoaren arteko lotunea neskaren begitartearen ortzadarrean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 233. orr.

Irribarre egin du neoiaren ortzadarrean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 237. orr.

Ortzadarra sortu du fuelak uretan. Berria - Kultura   2006-04-04

Metalezko ortzadar azidoa hedatzen zen Lutxana bien arteko ur astunetan. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 75. orr.

Eta esperantzaren ortzadarra, eta bizipoza. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 36. orr.

Umetango egun urrunetan, ordu umeletan batez ere, eta putzu-ingurua blai zegoenean, nabarmendu egiten zen urrin-ortzadar anizkun hura. Txillardegi   «Putzu» - 47. orr.

Oroz gain isiltasun mortu hura [...] zeru zuriskaren pean, eta eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 75. orr.

3 ortzadar amuarrain

Ortzadar amuarraina zegoen gehienbat, amuarrain arruntak eta Dolly Varden motako batzuk mendi handietako erreka batzuetan, eta zilar-koloreak Blue Lake eta Rimrock Lake aintziretan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ortzadarra eta hodeiak (3); ortzadarra operazioa (3); ortzadarra sutan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus