Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendate iz mendien arteko igarobidea; igarobide horretako puntu garaiena. ik lepo 10.

Mendaterik erosoena non zen galdetzen nuen bazterretan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 116. orr.

Aldapa diogu, horixe delako, 600 metro eskaseko aldapa laburra, ez mendatea. Berria - Kirola   2004-04-04

Bidean gora egin zuten mendate estu bateraino. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 151. orr.

Otsondoko mendatearen hegaletaraino ez genuen arazorik izan, baina gero eta elur gehiago ari zuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 197. orr.

Beratik Ibardin mendatearen gailurrerantz abiatu ziren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 86. orr.

Heldu ginen mendateko gainera, eta beherakoan, nik ez dakit zer gertatu zitzaigun, automobilak zibarena egin zuen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 37. orr.

Gutxiagok lortzen dute mendatearen tontorrera heltzea. Berria - Kultura   2004-03-14

Bihurgunez beteriko errepidea da, zazpi kilometroko mendate pikoa gehigarri duena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 164. orr.

Mendatean bertan geunden. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 198. orr.

Ezkurrako mendatetik Goizuetarantz gindoazelarik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 109. orr.

Belkoain mendia igo nuen aurrena, eta Andazarrateko mendaterantz jo nuen gero handik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 47. orr.

Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Mendateko tabernan haragi egosi pixka bat jan eta baxoerdi bat hartu nuen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 48. orr.

Mendatera abiatu ziren ostera ere behorrak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 95. orr.

Hemen goian Uraletako mendaterik garaienean gaude. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 158. orr.

Bestalde, mendatera iritsiak ziren, eta Ural mendietako aldapetan behera jaistea besterik ez zeukaten Jekaterinburgera sartzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 152. orr.

Mendate zabal bat gainditu dut halako batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 117. orr.

Atzera Tringo mendate hura iragan eta beste aldeko herri kozkorrera jaitsi naiz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 122. orr.

Niri, ostera, ez zait gehiegi kostatu mendatearen aldapak gainditzea. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 41. orr.

Bizikleta hartu eta mendatean beherantz abiatu naiz, kementsu. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 124. orr.

Filistearren gudari-tokira igotzeko Jonatanek ibili behar zuen mendatearen alde banatan bi haitz-zorrotz zeuden. Elizen arteko biblia   1 Sm 14,4

Gauean Barazarko mendatea itxi egin zuten kamioientzat eta autoek kateak behar zituzten. Berria - Harian   2005-01-26

237 kilometroko etapa da, lau mendate ditu eta atsedenik gabeko ibilbide gogaikarria. Berria - Kirola   2004-07-01

Bederatzi mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek, horietatik lau, azken 80 kilometroetan. Berria - Kirola   2004-07-14

Helmugako mendateak 12.8 kilometro ditu, eta batez besteko pendiza %6.1ekoa da. Berria - Kirola   2004-05-11

Ur azpian dagoen mendatea da Lomonosov eta 1.500 kilometro inguruko luzera du. Berria - Gaiak   2004-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus