Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paleolitiko 1 izond harri landuaren aroari dagokiona.

Arte paleolitikoak galdera asko egiten ditu: [...]. Berria - Kultura   2006-02-17

Euskal Herriko mendietako ingurumen paleolitikoa aztertzen du. Berria - Kultura   2004-04-13

2 (izen gisa) ik paleolito.

Hori gabe oraindik paleolitikoan izango ginateke. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 92. orr.

Zenbait gelatatik igaro ondoren, non eskandinaviar paleolitiko, neolitiko, brontze-aro eta kristau-aurreko Burdin Aroko kulturen laginak baitzeuden ikusgai, harrituta geratu zen italiar errenazimentuaren tankerako eskandinaviar tresnak zeuden gela batean aurkitzean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 340. orr.

Paleolitiko ondarrerako euskaldunok ehiztari trebeak omen ginen. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 171. orr.

Nire paleolitiko behereko arbasoen jaidura naturalaren argiak gorri piztu zitzaizkidan eta karrikan zehar, laster egin nuen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 160. orr.

Paleolitikoko baxuerliebeak aurkitu dituzte Erresuma Batuko leize batean. Berria - Gaiak   2004-07-14

Paleolitikoan egindako baxuerliebeak aurkitu ditu Sergio Ripoll ikertzaileak. Berria - Gaiak   2004-07-14

3 (beste izen baten ezkerrean)

20000 urte Kristo aitzin loratu zen, Paleolitiko garaiko zibilizazio horrek, -franko-kantabrikoa deitua, orain arte- marrazki miresgarriak egin ditu, baita hezurrezko txistuak ere. Herria   2001-10-18

Paleolitiko arotik zetorkigun hizkuntzak ikastola neolitikoaren aterpea baino gehiago merezi zuela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 48. orr.

4 Goi Paleolitiko ik paleolito 3.

Goi paleolitikoari buruzko obra da. Berria - Kultura   2004-11-21

Goi paleolitikoko garaian euskaldunaren etnia oraindik garatzeko zegoen, Barandiaranen arabera. Berria - Kultura   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi paleolitoko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus