Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortzimuga (orobat ortzi-muga eta ortzemuga) iz zerumuga.

Zeroiren baten turrusta ikusten ote zuen ortzimugako haria eteten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 128. orr.

Itsasoari begira egongo naiz, begiak ortzimugan galduta, eta kontatzeko zerbait izango dudala agintzen dizut. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 107. orr.

Sierra Nevadako mendikateak mezu gris eta deboilatua zekarren ekialdeko ortzimugatik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 113. orr.

Itsas uhinak soilik zutitzen dira ortzi-muga urrunaren eta lehorraren artean; hala ere, uhinek laster galtzen dute beren gora-nahia, eta akiturik etzaten dira hondartzan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 81. orr.

Muinoak dituzue oraingoak, elkarren segidan eta ortzi-mugaraino luze. Xabier Montoia   «Elektrika» - 168. orr.

2 irud/hed

Une batez Erregina Zuriaren begi grisetako ortzimuga trumoi-hodei batek hartu balu bezala izan zen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 55. orr.

Izan ere, ez utopien ez hortzemuga exotikoen premiarik gabe, atarira orduko dauzka gure idazleak bere bihotzeko zeru-lur hondogabeak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 13. orr.

Lanbideei aipamena egitearren, Herriko Etxe baten ibilmolde gehienak hatsarretik daude xede honen ortzimugan. Berria - Euskal Herria   2004-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus