Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilo [172 agerraldi, 96 liburu eta 119 artikulutan] 1 iz pila, multzo antolatugabea.

Praka estuak eta pantiak lurrean daude pilo batean nahasita. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 29. orr.

Ura isuri zuen liburu eskuratu berrien pilo baten gainera, sarrerako salmahaiaren ondoko mahai baten gainean baitzeuden. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 45. orr.

Hirugarren gelan zapata bitxien pilo batean [...] neronek aukeratu nitzakeen, presaz, oinetan ondoen zegozkidanak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 104. orr.

Bainugelan, xaboia eta esku-oihalak pilo batean, eta arasan maindire garbiak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 12. orr.

18tik 19rako gauean batez ere, sekulako piloak ikusten dira urtero; itxura denez, kometa baten hondakinen artetik-edo igarotzen gara une horretan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 392. orr.

Lucyk orduak eta orduak ematen ditu ohe gainean etzanda, hutsari begira edo aldizkari zaharretan ikusmiran, ez agortzeko moduko piloa baitirudi duela gordeta. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 152. orr.

Erosteko begiz jota zituen arropen piloan soineko beltza utzi eta beste bat probatzera. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 122. orr.

2 (izenondoekin)

Pilo txiki bat osatu zuten belar gainean elastiko eta oinetakoekin. Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza. Aitor Arana   «Onan» - 116. orr.

Espainiako Enbaxadako gizon biren laguntza erostea lorturik, bi horien bidez hango dokumentuen artetik pilo politak eskuratuz joan ei zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 176. orr.

Etxeko bazter guztiak hartuak zituen erlikia pilo eskerga hartan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

Posible bada, kafesne eder batekin hasi behar da eguna, eta ondoren kaka pilo eder bat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 79. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; gauzak)

Botila puska ezpalduen gainean eroso eserita zegoen aurreko gaueko katu argala, aurpegia garbitzen zakar pilo baten tontorrean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 23. orr.

Gu herrirako sarreran geunden, bidea mozteko bildu genuen zabor piloari su ematen. Jon Maia   «Riomundo» - 11. orr.

Behi gorotz piloak nonahi. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 149. orr.

Familiako paper eta argazki piloa ordenatzen ari zela, [...]. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 15. orr.

Isil-isilik, hesi garai bateko ate txiki batetik sartu ziren; beste aldean, ohol pilo izugarriak zeuden. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 404. orr.

Disko konpaktu piloa lurretik sakabanatuta. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 57. orr.

Txatarra pilo baten erdian bizikleta baten eserlekua topatu nuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 106. orr.

Belar piloa nuen aurrean, desafioka. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 40. orr.

Mailuekin den-dena suntsitu zuten eta Goldstein konorterik gabe utzi zuten oihal-pilo baten gainean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 481. orr.

Jende gehienaren memoria zarama pilo bat besterik ez da. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 64. orr.

Nafarrak gurutzeekin eta eskapularioekin zetozela denak, txapel gorriekin eta arma pilo batekin, eta gainera Jaungoikoagan sinesten zutela. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 60. orr.

Biluzik zetzan zarpail ugerdo pilo baten gainean, besoa burua babesteko jasota. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 229. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; animaliak)

Jende-multzo izugarria ere bildu zitzaien, larrapote-piloa bezain ugaria. Elizen arteko biblia   Jdt 2,20

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; pertsonak) multzo handia.

Mutiko piloa zegoen aurrean, aitamak ere ugari. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 125. orr.

Gopal eta Maitane ezkondu, seme alaba piloa eduki eta hil arte, urte askoan, oso zoriontsu izan ziren. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 122. orr.

-Guardia zibil piloa dabil, udaletxeko plazan lau jeep daude eta hobeto duzu trenbide ondotik joan. Jon Maia   «Riomundo» - 204. orr.

Ikasle pilo bat ari zen zerrendak irakurtzen, multzoan denak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 125. orr.

Nafarrek jende piloa hil zutela Iruñan, eta Beran, eta Altsasun, eta Tafallan, eta halako lekuetan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 43. orr.

Poliziek eurek deitu omen zuten txandako abokatua, «atxilotu piloa» zegoela-eta 17: 30ean komisarian ager zedin. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Era eta maila askotako jende pilo batek bertatik bertara miretsi ahal izan zuen segizio paregabe hura. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 221. orr.

Horrelako tramankulu bat mugiarazteko jende eta abere pilo bat behar izaten delako. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 297. orr.

Klon pilo bat ere beharko dugu noski: besteak beste, Metxaren eta Mikel Antzaren klon mordoxka ederra. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 55. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; irud/hed)

Jesarleku piloa dago libre. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 158. orr.

Ordutik aurrera Gabrielez jabetzen den emozio piloaren adierazpena literatura sakratua da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 71. orr.

Aukerarik txikiena dudanean, diru-pilo bat irabaziko dut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 406. orr.

ik beherago 8. 29955

Martinek diru piloa utzi zion anaiari alde egin baino lehen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 116. orr.

Futbolaz ari dira; ezagutzen ez dudan izen piloa bota dute. Iban Zaldua   «Traizioak» - 49. orr.

Horrek esan nahi du gure bizitza gezur-pilo bat besterik ez dela izan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 257. orr.

Urte-piloa daramazue Lurdesek eta biok elgarrekin. Herria   2005-02-10

Denbora pilo bat ematen nuen han. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 330. orr.

Gauza piloa ikasi nuen. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 38. orr.

Hirugarren egunean, gauza pilo bat gertatu zaigu, marrazki liburuetako orriak aida batean pasatzean bezala. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 76. orr.

Gauza pilo bat daude arrotzak zaizkidanak baina egin behar (eta beharko) ditudanak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 241. orr.

Galdera pilo bat zebilkion arrapaladan buruan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 100. orr.

Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan; eta eskolan eta bizitza ofizial publikoan mitologia pilo bat. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

Fabrikan ordu estra piloa sartu behar izaten nuen soldata eskasa pittin bat osatzeko. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 163. orr.

7 piloan adlag pilo bat osatuz.

Bai, egia, baina pijopaila jendeak, jende gisa, mordoan eta piloan, hortzetako ikara ematen du. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 30. orr.

Gelaren erdian mahai txiki bat zegoen eta, haren gainean, paperak, piloan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 176. orr.

Ehundaka gazte, lepoan zapi gorria zutela ia denak, eta agureak, oinez, piloan, mugituz eta zalapartan istingan eta landare artean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 109. orr.

8 pilo bat adlag asko.

-A, ba, niri orain pilo bat gustatzen zaizkit. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza pilo (5); gauza pilo bat (3); harri pilo (3); hondakin pilo (3); jende pilo (6); pilo bat (63); pilo handi (3); pilo handia (3)

argazki piloa (3); denbora piloa (4); diru piloa (6); gauza piloa (6); harri piloa (4); jende piloa (18); jende piloa dago (5); lagun piloa (4); ordu piloa (4); paper piloa (4)

piloa dago (7); piloa egin (3); piloa egiten (4); piloa eman (3); piloa zegoen (3); piloa zeukan (3); piloa zuen (3)

urte piloa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus