Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebal iz herri eta hirietan, bazterreko auzoa.

Hiritik kanpo zegoen errebal gris eta txiro bateko plaza arrunt batera heldu zela ikusirik, bertan iturri bat egon behar zuela iruditu zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Horregatik heldu zen Francisco Franco bidez gurera, iragaten zen bazterretan "Hara, hor doa gure Kaudilloa!" esan zezaten, bere presentziaren ohorea eman nahi zion errebal xume osoari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

Ibiltzera joaten naiz, nahiz errebal ilunetan, nahiz Paris inguruko basoetan, eta han entzuten ditut zelatari nire arreba piztiak eta nire anaia ezkutuko ehiztariak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Kalea errepide bihurtuz zihoan, eta gora egiten zuen adreilu gorriko etxe bizpahiru solairukoez mugatuta zegoen errebal itxurako paraje batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Auzo honetako jendeak ez du itxura onik, haurrak batez ere, hain daude zikinak, ezen ukitzeak ere nazka ematen baitu, errebal kume peto-petoak, sudurretatik mukia dariela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 87. orr.

Fatxada estuan bi leiho dituen bi solairuko errebal-etxe txiki batean bizi dun.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Eta orain Madrilgo errebalak dauden lekuan ikusi dut duela hainbat urte jendea ur bila joaten, ez dago espaloirik, ez dago porlanik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus