Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

uhinka 1 adlag uhin modukoak eratuz.

Mendiek bi gisatako bideak sortzen dituzte: sugegorriak bezala bihurka narrasten direnak eta boak bezala uhinka narrasten direnak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 175. orr.

Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz; sugea aldiz, ezpalak ozen eta argi, uhinka zebilen, ezker eta eskuin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Haren behatzetan uhinka ari zen orria, bandera bat bezala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 179. orr.

Gizon-maitale baten pitiliaren koroa murtxatzea gustatzen zitzaion, ezpata-jokoan berearekin bestea gurutzatzea eta ororen gainetik [...] zangartean arrain hezeren lekeda hara-honaka uhinka nabaritzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 66. orr.

Nire neskak klitorisa oretzen zidan uhinka bezala, astinaldi bakoitzean hasperen eginez. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 76. orr.

2 masa handietan, samaldaka.

Billancourtera joan zen bizitzera, uhinka eta andanaka etorritako errusiarren artera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 271. orr.

Larraburuko ekintzatik landa, bilkura gertatu eta uhinka Eusko Armadako militante suhar saldoek Kerguelen komisario ustelaren hortz zorrotzak pairatu zituzten. Itxaro Borda   «Hiruko» - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus