Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osabete, osabete, osabetetzen du ad bete. ik asebete.

Egin diezaiogun otoitz Jaunari, hain maite dugunari: berak osabete dezala guri eskas zaiguna. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 110. orr.

Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak osabete ahal izatea eskatuz. Elizen arteko biblia   1 Ts 3,10

Nola ezen arima begetatiboak hiru indar edo ahalmen baititu, erran nahi da, jabea zaintzeko janaria, haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 75. orr.

Jainkoari bizileku duin bat eskaintzeko, denik eta bizilekurik bihoztiena, Jauna bertan jaio dadin, eta bere langintza gugan osabete dezan, inolako eragozpenik gabe. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 39. orr.

Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute eta -paperezko teorietan ezinkizun dena- deduktiboki osabete. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus