Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interfono iz barne komunikazioetan, bereziki bizitza etxeetan, erabiltzen den telefono sarea; sare horretan erabiltzen den tresna.

Segundo gutxira interfonoaren hotsa entzun zuen. -Matilde -galdetu zuen interfonotik- ailegatu al da Morales? Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 51. orr.

Kristina berriz ere interfonoaren bertzaldetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 280. orr.

Interfonoa ere hondatuta dago, badakizu. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 56. orr.

Interfonorantz makurtu zen eta kafe bat eskatu zuen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 86. orr.

Interfonoko botoia sakatu, eta etxeko atea zabalik utzi zuen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 158. orr.

Interfonoko botoiari sakatzen dio, eta halako indarrez gainera, ezen botoia hondoratuta geratzen baita. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 159. orr.

Interfonoaren txirrin lodia. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus