Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piloteo 1 iz pilotarekin jolasean ibiltzea, tantorik egiteko asmorik gabe.

Erritmo bizian jokatu zituzten tanto luzeetan, etengabeko piloteoari eustea zen tantoa lortzeko giltza. Berria - Kirola   2004-09-19

Bi pilotariak txukun aritu ziren kantxa erdiko piloteoan. Berria - Kirola   2006-04-04

Garikoitz piloteoan agintzen hasi zen, bi anaiak jotzaile handiak ez badira ere. Berria - Kirola   2004-08-18

Antzeko ezaugarriak ditugu, piloteoan jokatzea eta dejadarekin tantoa amaitzea gustatzen zaigu bioi. Berria - Kirola   2004-05-14

Luze eta gogor joz piloteoan agindu zuen, tantoa dejadaz edo hormabikoz bukatu aurretik. Berria - Kirola   2006-04-09

Piloteoan kontrarioa gehiago zela ikusi zuenean, Peñagarikanok ausart jokatu zuen, lotsa gabe dejada boteaz. Berria - Kirola   2006-04-04

2 (izenondoekin)

Erasoan ez da oso txukun aritzen, piloteo luzean, ordea, nekaezina da. Berria - Kirola   2006-03-31

Itxura batean partida luzea izango da, piloteo luzeekin, bi bikoteak ere jotzaileak baitira; galtzak bete lan izango dituzte atzelariek gaur. Berria - Kirola   2004-01-24

Zearrak ez du piloteo luzerik nahi. Berria - Kirola   2004-03-26

Piloteo amaigabeetan itota, partida hotza jokatu zuten. Berria - Kirola   2006-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

piloteo luzean (4); piloteo luzeetan (3)

kantxa erdiko piloteoan (4); piloteoan agindu (4); piloteoan agintzen (7)

piloteoari eusten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus