Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paleontologo 1 iz paleontologian aritzen den pertsona.

Kanadako geologoei Ellesmere uhartean garai Devonikoko harriak zeudela entzun zietenean, erreka ondoko landareen fosilen bila abiatu ziren paleontologoak. Berria - Gaiak   2006-04-07

1993 az geroz, Patrick Michel paleontologoak (Bordeleko unibertsitate batean erakasle dena ere) egiten ditu hor uda oroz ikerlanak. Herria   2003-07-10

«Arrainen eta lehorreko animalien arteko aldea lausotzen du honek», esan du Chicagoko Unibertsitateko paleontologo Neil Shubinek. Berria - Gaiak   2006-04-07

Inoiz aurkitutako tiranosaurorik zaharrena aurkitu dute paleontologoek Txinako ipar-mendebaldean. Berria - Gaiak   2006-02-09

2 (hitz elkartuetan)

Pierolapithecus catalaunicus (Pierolako tximino kataluniarra) gisa sailkatu du tximinoa Salvador Moya-Sole doktoreak, paleontologo taldeko buruak. Berria - Gaiak   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkitu dute paleontologoek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus