Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saio 1 iz norbaitek edo zerbaitek zerbaitetan duen gaitasuna ikusteko egiten duen ariketa; ondorioaz ziur egon gabe egiten den ariketa.

Egin dezagun saio bat. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 101. orr.

Berebiziko arrakasta izan zuen saio hark. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 8. orr.

Hori frogatzeko saio bat egin zuen 1746an, eta Eulerek ere bai berea haren ondoren, 1749n. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 316. orr.

Eredu enpiristaren arabera, behin eta berriro beteko litzateke hipotesi hori, "saio eta huts egite" modura. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 53. orr.

Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 65. orr.

Zenbait saio egina nintzen laboratorioan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 189. orr.

Guztira 58 saio egin ziren, eta horietan adituek 33 aldiz asmatu zuten; kazetariek, berriz, 25 aldiz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 27. orr.

Saio franko egin nuen arren, ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 67. orr.

Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 176. orr.

Ondorio alerik ere ez zen segitu saio hartatik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Txundigarria da bai arkitekto edo ingeniari sozial horien lana, horrenbeste hondamendi sortuko duen erabaki bat, laborategiko edozein saio kontrolatu bailitzan hartzea, froga-akats joko gisara. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 265. orr.

Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 27. orr.

Izan ere, aipatu garai hartan gertatu zena saio berezia izan zen: hura ere laissez-faire merkatu global bat sortzeko saioa izan baitzen azken buruan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 205. orr.

Egunerokotasunari etekin poetikoak ateratzen dizkion saio arrunt itxurakoa... Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 21. orr.

Saio kimeriko horri buruzko maisulana da Karl Polanyi pentsalariak 1944an argitara eman zuen The Great Transformation liburua. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 161. orr.

Saio-egitasmoak ozta-ozta ari dira itxuratzen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 164. orr.

Zenbait saio motatara mugatzen dituelako ikerketa-aukerak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laborategiko hainbat hazkuntza-saio edo animaliekin egindako hainbat esperimentu pasatu dituzten organismoekin. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 163. orr.

Pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 52. orr.

Gertuko informazioa eskuratu nahi genuen bidean zegoen ihes-saio bati buruz. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 169. orr.

Ezin konta ahala behaketa saio izango zituen eginak, eta hala ere, nonbait, zer ikusi asko geratzen zitzaion tapiz hartan, aldi bakoitzeko arreta beti berrituz ekiten baitzion azterketari. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 84. orr.

Azken batean, idazte-saio orok duen xedea. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 30. orr.

Hizketan hasi eta hala ematen zuten ia lan-saio osoa. En torno al casticismo-n (1895) [...] Volksgeist kontzeptuaren argiketa saio berri bat edireten dugu. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 77. orr.

Bere hurbiltze saio xumeen emaitza. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 188. orr.

5 helburua lortzen ez duen ekintza.

Oraingoz Etxe Zuriak egin duen bakarra ustezko kolpe saioarekin zerikusirik duela ukatzea izan da. Berria - Mundua   2004-05-15

Ekuatore Gineako presidente den Obiang Ngema [...] agintetik kentzeko helburua zeukan estatu-kolpe saioak porrot egin zuen martxoaren 7an. Berria - Mundua   2004-08-31

Haren arabera, oposizioa eta komunistak daude estatu-kolpe saioaren atzean. Berria - Mundua   2006-02-26

Mark Tatcher epaituko dute, estatu kolpe saio laguntzaile gisa, auzian izan gabe. Berria - Mundua   2004-11-17

Aurtengo apirilean, atentatu saio batean zauritu zuten. Berria - Mundua   2004-06-23

-Hamaika saio egin nituen, eta denetan porrot. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 164. orr.

Erregea hiltzeko saio-egileak laurdenkatuak izaten ziren plazan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 171. orr.

6 ahalegina.

Saio bizia egin behar izan nuen begiek sala ez nintzaten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 49. orr.

Jose Ramon Goikoetxea "Mentxakak" komisarian eman zituen hamabost egunean oinazea menderatzeko egin behar izan zuen saio itzelaren historia. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 10. orr.

Poliki ezagutzen nuen kazetarisa, burugogorra halakoa, eta segur nintzen delako exortzista parean izanik, gaiari, hemendik ez bazen handik heltzeko inon diren saio guztiak eginen zituela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 153. orr.

Banekien lokartzeko saio guztiak debalde izanen zirela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 293. orr.

7 jardunaldia, ariketa.

Hiru saio egin nituen hamar arte kontatzekoak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 204. orr.

1969an Flora jaiotzea ez zen izan aldez aurretik antolatutako gau bateko saio baten ondorio. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 48. orr.

Saio polita izan dugu, gaur arratsaldean, tradizio-modernitate auziaz. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 122. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kristinaren erlajazio saio luzeak, salako alfonbra gainean etzana. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 190. orr.

Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen. izerdi-patsetan etxeratu nintzen, lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 42. orr.

Oso atsegina izan zelarik ere, sexu saio hura ez zen izan Bioletak eskaini zidan alderdirik pozgarriena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 357. orr.

Behin, gure ohe-saio gogoangarri haietako baten ondoren, begira geratu zitzaidan eta esan zidan zerbait zuela niri kontatzeko. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 132. orr.

Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek; erlijio ikastarotxo bat izan zuten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 265. orr.

Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 129. orr.

Karta-saio batera joatekotan geratu gaituk. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 115. orr.

Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 45. orr.

Umetatik hura azaltzen zen film eta telebista saio guztiak mirespenez behin eta berriz ikusi izanaren eraginez. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 238. orr.

9 jendaurreko jardunaldia; emanaldia.

Duela berrogei urteko saio eta txapelketetan, ohikoa zen lehen edo azken agurrean, aurrez aurreko entzuleei diosala egiteaz gain, irrati-entzuleei ere egitea. Andoni Egaņa   «Hogeita bina» - 165. orr.

Saio hauek ez dute denek formaltasun maila bera: hirietako zinematoki edo antzokietatik hasi eta herriko jaietako plazako saioetaraino doaz, pilotalekuetako saioetatik eta bertso-afarietatik pasata. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 38. orr.

Angel Mari Peñagarikano bertsolaria izan zen saio hartako gai-jartzailea. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 207. orr.

Saiorik informalenetan (saio libreetan, gai-jartzailerik gabekoetan, afalosteko saioetan, edo saio tematikoetan) bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 153. orr.

Saio hau zuzenean egiten dugu eta noizean behin denen gogoko ez diren gauzak entzuten dira. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 22. orr.

Horretarako, telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 119. orr.

Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 113. orr.

Bertan behera utzi beharko dugu galderen atala, hau kultur saioa baita [...] eta ez eztabaida saio sentsazionalista horietarikoa. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 13. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrek dakar, besteak beste, zenbaitzuen urteko saio kopurua izugarria izatea (badira urtean 150-200 aldiz jendaurrera ateratzen direnak). J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 57. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urtero 1200 bertso-saio inguru antolatzen dira euskararen geografian zehar. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 38. orr.

Bertsu saio batean behar da lehen agurra, azkena, eta artean bertsu batzu egin... ordu txikietan entzundako irrati-saio bateko raï musikaz. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 195. orr.

ik irratsaio. 1855

Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 258. orr.

12 saiakera, idazlana.

Saio honen hirugarren atalean aztertuko dira kontu hauek guztiok xeheago. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 32. orr.

Filosofiako saio edo idazlanetan termino anbiguorik ez erabili, norberak testua bere erara ulertzeko arriskua baitago. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 359. orr.

13 (hitz elkartuetan)

"Neoliberalismoa zertan den" kritika saio interesgarri eta bortitzean, Cerecedak dioena: [...]. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 99. orr.

· Liburua oinarri-oinarrizko kontzeptuekin hasiko dugu [...] eta amaierarako ekonomia edo politika saio tonua hartuko du. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 13. orr.

14 saio hodi ik hodi 10.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

atentatu saio (11); auzi saio (9); azken saio (10); bertso saio (36); bertsu saio (35); bertsu saio bat (8); bi saio jokatu (11); bi saio jokatuko (11); bigarren saio (7)

eginiko saio (6); entrenamendu saio (43); estatu kolpe saio (8); hainbat saio egin (20); hamaika saio (7); hilketa saio (14)

kolpe saio (8); korrika saio (9); lan saio (44); lau saio (11); lehen saio (18); negoziazio saio (6)

prestaketa saio (6)

saio arin (7); saio arina (8); saio asko (11); saio bakar (7); saio bakarra (8); saio bat egiteko (9); saio bat egiten (9); saio bat izan (6); saio berean (12); saio berezi (9); saio berezia (16); saio bereziak (7); saio berri (8); saio bikaina (7); saio eder (7); saio ederra (7); saio egin (61); saio egin dituzte (10); saio egingo (7); saio egiten (7); saio eskainiko (7); saio geratzen (6); saio gogorra (13); saio izango (10); saio izango dira (7); saio jokatu (19); saio jokatu ditu (6); saio jokatuko (12); saio jokatuko dira (9); saio kliniko (6); saio luze (6); saio luzea (7); saio luzeak (10); saio nuklearrak (9); saio ona (26); saio ona egin (10); saio osagarrien (6); saio osoa (7); saio osoan (17); saio polita (25); saio polita egin (15); saio ugari (11)

telebista saio (14); telebistako saio (6)

ahozko saioa (9); arratsaldeko saioa (9); atentatu saioa (7); atzoko saioa (27); aurreneko saioa (8); auzi saioa (46); azken lan saioa (14); azken saioa (58); azken saioa egin (7); azken saioa jokatuko (6); azkeneko saioa (7); bere saioa (9); bertso saioa (33); bertsu saioa (23); bideo saioa (7); bigarren saioa (68); bigarren saioa jokatuko (7); biharko saioa (9); buruz buruko saioa (8)

egin zuen saioa (8); egindako saioa (13); entrenamendu saioa (22); entrenamendu saioa egin (7); estatu kolpe saioa (11); gaurko saioa (18); goizeko saioa (11); hasiko da saioa (6); hilketa saioa (11); hirugarren saioa (32); hirugarren saioa jokatuko (7); hurrengo saioa (16)

inbestidura saioa (6); itzuliko bigarren saioa (6); izango da saioa (7); jokatu zuten saioa (7); kolpe saioa (14); kolpe saioa egin (6); lan saioa (66); lan saioa egingo (6); laugarren saioa (14); lehen saioa (100); lehen saioa egin (7); lehenengo saioa (11); marka saioa (14); marka saioa egingo (7); musika saioa (7)

prestaketa saioa (10); saioa amaitu (17); saioa amaituta (10); saioa atzeratzea (6); saioa bukatu (11); saioa egin (118); saioa egin du (9); saioa egin zuten (28); saioa egingo (39); saioa egingo dute (17); saioa egitea (6); saioa egiten (21); saioa eten (6); saioa hasi (34); saioa hasi aurretik (9); saioa izan (40); saioa izan zen (14); saioa izango (32); saioa izango da (19); saioa jokatu (25); saioa jokatu zen (7); saioa jokatu zuten (12); saioa jokatuko (34); saioa jokatuko da (15); saioa jokatuko dute (18); saioa salatu (8)

txapelketako lehen saioa (6)

atzoko saioak (10); auzi saioak (15); azken saioak (8); bertso saioak (24); bi saioak (12); egindako saioak (6); eginiko saioak (6); egiteko saioak (7); entrenamendu saioak (19); izango dira saioak (6); kolpe saioak (6); korrika saioak (6); lan saioak (29); lehen saioak (11); musika saioak (7)

saioak antolatzen (6); saioak egin (31); saioak egitea (6); saioak egiteko (6); saioak egiten (33); saioak hasi (6); saioak iraun (6); saioak izan (18); saioak izan ziren (7); saioak izango (6); saioak jokatu (6); saioak jokatuko (7); saioak porrot egin (11)

ahozko saioan (9); arratsaldeko saioan (14); asteazkeneko lan saioan (6); atzoko lan saioan (19); atzoko saioan (66); aurreko saioan (8); auzi saioan (30); azken saioan (29); bigarren saioan (23); biharko saioan (6)

egindako saioan (6); eginiko saioan (10); entrenamendu saioan (11); gaurko saioan (18); goizeko saioan (18); hirugarren saioan (10); hurrengo saioan (11)

igandeko saioan (7); inbestidura saioan (38); kontrol saioan (6); lan saioan (74); laugarren saioan (6); lehen lan saioan (6); lehen saioan (44)

osteguneko lan saioan (10); punto saioan (7)

saioan egindako (8); saioan izan (8); saioan izan zen (6)

atzoko lan saioaren (10); auzi saioaren (11); estatu kolpe saioaren (8); kolpe saioaren (8); lan saioaren (27); lan saioaren ondoren (17); saioaren amaieran (14); saioaren bukaeran (6); saioaren ondoren (30); saioaren ostean (22)

biharko saioari (11); biharko saioari begira (9); saioari begira (14); saioari dagokionez (10); saioari ekin (6)

entzunezko saioen (12); entzunezko saioen nazioarteko (10); ikus entzunezko saioen (12)

asteko lan saioetan (6); aurreko saioetan (7); azken saioetan (7); bertso saioetan (12); bi saioetan (14); egindako saioetan (7); entrenamendu saioetan (29); hiru saioetan (7); lan saioetan (31); saioetan parte hartu (6)

inbestidura saioko (7); saioko bertsoa (10); saioko probak (10); saioko probak jardunaldi (8); saioko puntuazioa (6)

hurrengo saiorako (6)

saioren ondoren (6)

saiorik onena (8)

bi saiotan (11); hiru saiotan (7)

saiotzat jo (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus