Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hitzaldi [2900 agerraldi, 174 liburu eta 1325 artikulutan; Egungo testuen corpusean 33.405 agerraldi] 1 iz jendaurrean gai jakin bati buruz egiten den jarduna. ik mintzaldi; berbaldi.

Erretorika klasikoan, hizlariak bere hitzaldia prestatzerakoan egiten dituen urratsen zerrenda gisa ulertzen ziren kanonak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 180. orr.

Prentsaurrekoak, hitzaldiak, elkarretaratzeak, denetarik egin genuen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 63. orr.

Orain ez dut gogoan hitzaldiaren gaia. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 244. orr.

Peru Mintegiaga akademikoa ekarri zuten geriatrikotik hurbil dagoen aretora "Izena nolako, izana ere halako" hitzaldia ematera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 204. orr.

Sermoia egiteko ordua heldu zenean, pulpitura igo, eta halaxe hasi zuen hitzaldia: [...]. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 67. orr.

Hitzaldira jende ugari azaldu zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 147. orr.

-Nik hogeita hiru nituen zure hitzaldira joan nintzenean! 18110

Gogorra izan zen hitzaldiaren osteko eztabaida. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 148. orr.

Herri-poesiaz egin zuen Lekuonak bere hitzaldia. Hilaren 11n Habanako Unibertsitateko Areto Nagusian hitzaldia du Agirrek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 23. orr.

Zizeronen hitzaldi guztiek. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 137. orr.

Brasilgo presidente berriak egingo baitu Porto Alegreko lehen hitzaldia.. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 157. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Hitzaldi jakingarria, Armei eta Letrei buruz Don Kijotek egin zuena. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 87. orr.

Ez da egongo hitzaldi politikorik. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 89. orr.

Peter Sloterdijk-en "Giza parkerako arauak" hitzaldi polemikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 99. orr.

Falangekoen hitzaldi hanpatuak entzuten zituenean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 50. orr.

Oso hitzaldi hanpatu eta puztua, ukitu sentimental batzuekin. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 27. orr.

Orduan, Patxik hitza hartu, eta hitzaldi sutsua egin zuen. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 66. orr.

New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 94. orr.

Ederra hitzaldia, ezta? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 143. orr.

Jendaurreko hitzaldietan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 169. orr.

Ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 165. orr.

Hasiera batean [...] erlijio kutsuko hitzaldiak eman zituen Cromwelek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 216. orr.

Zortzigarrena, mendiko hitzaldiaz, hau da, zortzi zoriontasunez. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrian antolatutako hitzaldi zikloan parte hartzera gonbidatu, baina Itoizko Koordinakundeko kideek uko egin zioten gonbitari. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 76. orr.

Euskal Esnaleak hitzaldi sorta bat antolatu zuen, 1924an, Donostian. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 171. orr.

Hurrengo urtean egin zuen lehen bidaia Estatu Batuetara, hitzaldi bira bat egitera. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 8. orr.

Euskal literaturari zein euskal kulturari buruzko hitzaldi andana eskainia da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 171. orr.

Hitzaldi-areto bat alokatu beharko zenuke. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 99. orr.

Tere Irastortzaren hitzaldi-lezioa entzuteko. Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Hitzarmenerako Mahaiak hitzaldi-solasaldi bana antolatuko du datozen asteetan, euskal hiriburu nagusietan. Berria - Euskal Herria   2006-02-14

10:00etan: Hitzaldi-mahaingurua: Zertako bizi Xiberoan? Berria - Kultura   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goi mailako ikastegian irekitze-hitzaldiko azken esaldia esaten ari den diplomaduna bailitzan.   - 186. orr.

Estreina hitzaldian, Erramun Bachoc mintzatu da eta argitaratu ditu azken urte hotan Iparraldean euskalgintzari buruz egin diren urratsak. Herria   2001-07-05

Gai horretaz egin zuen Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia 1952an. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 169. orr.

Katedra-hitzaldiak eman zituen Buenos Aires, Texas eta Harvard-eko unibertsitateetan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 246. orr.

Gizon hura agur-hitzaldi bat hasi zitzaien ematen bere ikasleei. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 27. orr.

Behin baino gehiagotan afaldu izan dut, bakar-bakarrik, hitzaldi lekuan bertan. Pako Aristi   «Note book» - 88. orr.

Gosari-hitzaldira, berriz, politiko ugari hurbildu zen. Berria - Euskal Herria   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antolatutako hitzaldi (7); bere hitzaldi (13); beste hitzaldi (7); beste hitzaldi bat (5); bi hitzaldi (13); bost hitzaldi (5); buruzko hitzaldi (22); da hitzaldi (6); dira hitzaldi (6); diren hitzaldi (7); du hitzaldi (6); dute hitzaldi (5); duten hitzaldi (4); egin zuen hitzaldi (4); egindako hitzaldi (8); eman zuen hitzaldi (6); emandako hitzaldi (9); ere hitzaldi (5); eskainitako hitzaldi (6); eskainitako hitzaldi batean (4); eta hitzaldi (40); hainbat hitzaldi (12); hiru hitzaldi (9)

hitzaldi antolatu (5); hitzaldi aretoan (4); hitzaldi baino (5); hitzaldi bana (15); hitzaldi bana egingo (5); hitzaldi bat (102); hitzaldi bat egin (5); hitzaldi bat eginen (4); hitzaldi bat eman (13); hitzaldi bat emango (6); hitzaldi bat ematen (5); hitzaldi bat ematera (6); hitzaldi bat eskainiko (5); hitzaldi batean (48); hitzaldi batean esan (4); hitzaldi batekin (10); hitzaldi baten (14); hitzaldi batera (4); hitzaldi batzu (15); hitzaldi edo (7); hitzaldi eman (4); hitzaldi emango (4); hitzaldi eta (65); hitzaldi eta ekitaldi (5); hitzaldi eta mahai (8); hitzaldi guztiak (4); hitzaldi hartan (5); hitzaldi hau (9); hitzaldi hori (11); hitzaldi horiek (6); hitzaldi horretan (6); hitzaldi hura (7); hitzaldi izango (7); hitzaldi izango dira (6); hitzaldi labur (10); hitzaldi luze (6); hitzaldi mamitsu (4); hitzaldi oso (6); hitzaldi sorta (32); hitzaldi sorta antolatu (8); hitzaldi sorta bat (6); hitzaldi sortan (5); hitzaldi ziklo (4); hitzaldi zikloa (9)

lehen hitzaldi (4); oso hitzaldi (4); zen hitzaldi (5); zenbait hitzaldi (5); zuen hitzaldi (23); zuen hitzaldi batean (5)

azken hitzaldia (11); bere hitzaldia (32); bigarren hitzaldia (7); buruz hitzaldia (5); buruzko hitzaldia (37); buruzko hitzaldia eman (6); buruzko hitzaldia emango (9); buruzko hitzaldia eskaini (5); bushen hitzaldia (4); du hitzaldia (14); duen hitzaldia (4); egin zuen hitzaldia (4); egindako hitzaldia (7); eman zuen hitzaldia (6); emandako hitzaldia (5); emango du hitzaldia (4); emaniko hitzaldia (4); en hitzaldia (14); eta hitzaldia (18); haren hitzaldia (9); hasi zuen hitzaldia (6)

hitzaldia amaitu (10); hitzaldia antolatu (5); hitzaldia antolatu du (4); hitzaldia bukatu (14); hitzaldia bukatzean (4); hitzaldia egin (28); hitzaldia egin zuen (12); hitzaldia egingo (7); hitzaldia egingo du (6); hitzaldia egiteko (4); hitzaldia egiten (5); hitzaldia eman (60); hitzaldia eman du (4); hitzaldia eman zuen (41); hitzaldia emango (53); hitzaldia emango du (41); hitzaldia emango dute (11); hitzaldia emateko (6); hitzaldia ematen (8); hitzaldia ematera (11); hitzaldia entzun (8); hitzaldia entzutera (9); hitzaldia ere (7); hitzaldia eskaini (34); hitzaldia eskaini du (4); hitzaldia eskaini zuen (22); hitzaldia eskainiko (18); hitzaldia eskainiko du (14); hitzaldia eta (9); hitzaldia euskaraz (6); hitzaldia ez (6); hitzaldia hasi (8); hitzaldia hasi aurretik (5); hitzaldia izan (8); hitzaldia izan zen (5); hitzaldia izango (10); hitzaldia izango da (9)

imazen hitzaldia (5); inguruko hitzaldia (11); izenburuko hitzaldia (11); izeneko hitzaldia (11); laugarren hitzaldia (4); lehen hitzaldia (23); lehendakariak hitzaldia (4); ren hitzaldia (5); sarrera hitzaldia (18); zuen bere hitzaldia (10); zuen hitzaldia (29); zuten hitzaldia (11)

beren hitzaldiak (4); buruzko hitzaldiak (18); dira hitzaldiak (10); dituzte hitzaldiak (6); egindako hitzaldiak (6); emandako hitzaldiak (6); emango dituzte hitzaldiak (5); eta hitzaldiak (28); hitzaldiak antolatu (8); hitzaldiak antolatu ditu (5); hitzaldiak egin (7); hitzaldiak egiten (8); hitzaldiak eman (10); hitzaldiak emango (6); hitzaldiak emango dituzte (5); hitzaldiak ematen (17); hitzaldiak ere (6); hitzaldiak eskainiko (6); hitzaldiak eskainiko dituzte (6); hitzaldiak eta (44); hitzaldiak izanen (4); hitzaldiak izanen dira (4); hitzaldiak izango (7); hitzaldiak izango dira (7); inguruko hitzaldiak (5); izango dira hitzaldiak (4); zituen hitzaldiak (4); zituzten hitzaldiak (5)

antolatutako hitzaldian (5); atzoko hitzaldian (11); aurreneko hitzaldian (4); azken hitzaldian (4); bere hitzaldian (29); duen hitzaldian (5); duzu hitzaldian (7); egin zuen hitzaldian (11); egindako hitzaldian (19); eginiko hitzaldian (13); ekitaldiko hitzaldian (5); eman zuen hitzaldian (4); emandako hitzaldian (18); esan duzu hitzaldian (4); eskaini zuen hitzaldian (7); eskainitako hitzaldian (16); hitzaldian esan (6); hitzaldian eta (4); hitzaldian zehar (5); izeneko hitzaldian (6); lehen hitzaldian (4); zuen bere hitzaldian (4); zuen hitzaldian (25); zure hitzaldian (4)

bere hitzaldiaren (7); da hitzaldiaren (5); egindako hitzaldiaren (4); hitzaldiarekin hasiko (4); hitzaldiaren amaieran (5); hitzaldiaren aurretik (4); hitzaldiaren gaia (5); hitzaldiaren hasieran (9); hitzaldiaren izenburua (8); hitzaldiaren ondoren (5); hitzaldiaren ondotik (6); hitzaldiaren ostean (7); hitzaldiaren zati (4); izan zen hitzaldiaren (5); zen hitzaldiaren (8); zuen hitzaldiaren (9)

bere hitzaldiari (7); eta hitzaldietan (10); hitzaldien bidez (4); hitzaldien eta (4); hitzaldien txanda (4); hitzaldietan eta (4); hitzaldiez gain (4); hitzaldiren bat (6); hitzaldirik ez (4); hitzalditik gora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus