Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiogile iz saiakerak idazten dituen idazlea. ik saiakeragile.

PEN Klub elkartea, jatorrian, poetak, gidoigileak, nobelagileak, saiogileak eta editoreak batzeko jaio zen, horien adierazpen askatasuna defendatzeko asmoz. Berria - Kultura   2004-09-02

Transnational Institutuko zuzendari eta kanpo zorraren kontrako ekintzaile Susan George saiogilearen hitzaldiak jendearen arreta piztu zuen. Berria - Mundua   2004-10-16

Hizkuntzaren eta euskalgintzaren inguruko diskurtsoa eta inertziaren indarrez eztabaidaezin bihurtutako ideiak ere berrikusi, berrirakurri eta birformulatzeko proposamena egiten baitu saiogileak. Berria - Kultura   2004-07-03

Begi batekin ideia eta kontzeptu teoriko orokorrei erreparatzen die saiogileak, eta bestearekin ideia horien gauzatze errealei, batez ere, geure herriko biolentzia politikoari. Berria - Kultura   2004-10-23

Metafora izorratuz: bizitzaren militante, [...] gizartearen saiogile, Lurraren behargin eta alkimista, unibertsoaren erreakzio-eragile ñimiñoa da "kimikari militante"a: liburuko historiak kontatzen dituen hori gizon bat da, ez gehiago eta ez gutxiago. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus