Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

shock 1 iz kommozio larria eta eskuarki bat-batekoa, etorki psisiko edo fisikokoa.

Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 18. orr.

-Zure nebak shock bat izan du. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 80. orr.

Heriotza, beraren ustez, shock bat izan eta bat-batean bihotza gelditu izanak eragin zuela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 166. orr.

Haietako bat d'Agilera poliklinikara eraman behar izan zuten jasandako shockaren eraginez. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 89. orr.

Yonsuk andreak ere shock bat jasan zuen, eta horregatik dago betiko eri. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 80. orr.

Izeba Garbiñe maitearen heriotza tragikoak sortu zion shocka gainditzeko. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 125. orr.

Eta aldiro shock moduko bat hartuko zuen, eta sekulako zarrakoa sentiaraziko zion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 84. orr.

Shock moduko bat eragin zidan hark. Berria - Gaiak   2004-05-28

Psikiatra jendaila horrek azalpen aldrebes bat baino gehiago asmatuko luke jarrera muker hartarako, gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 18. orr.

Hain nengoen prestatu gabe borond ate onezko eraso hartarako, non ia-ia botaka hasi bainintzen nire sistemari eragin zion shockagatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 284. orr.

2 (izenondoekin)

34 urteko gizonak ez zuen zauri fisikorik izan, baina ospitalera eraman behar izan zuten shock handia zuelako. Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Ez nago, bada, shock latz baten eraginpean? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 58. orr.

Segurtasunerako prefetaren ondoko berriak nolabaiteko shock psikologiko bat piz dezake klandestinoen artean. Berria - Mundua   2004-08-26

Shock traumatikoa. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 88. orr.

3 inarrosaldia.

Beretzat shock ikaragarria izan zela emakumea zela deskubritzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 172. orr.

Bat-batean pentsamendua gelditzen denean tentsioz ernaldutako egituran, egitura honi shocka eragiten dio... Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 105. orr.

Blancheren aurpegiak shock txiki bat adierazi du. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 139. orr.

4 irud/hed

Bi ezaugarri horien eraginak eta «shock» demografikoak kalte handia egingo lioke pentsio sistemari. Berria - Ekonomia   2004-03-31

5 elektro-shock ik elektro-shock.
6 shock egoera

Natachak ezin dio erantzun, shock egoeran baitago. Berria - Kultura   2004-09-22

Asko shock egoeran zeuden, iparra galduta. Berria - Mundua   2006-02-18

Buruak banatu ondoren, baina, eta koagulazio arazoek eraginda, haurra shock egoeran sartu zen. Berria - Gaiak   2004-02-08

Lekuko baten esanetan, bidaiari asko shock egoeran atera ziren trenetik. Berria - Mundua   2004-11-07

7 shock elektriko ik elektro-shock.

Gose greba bertan behera utz zezaten, tartean, shock elektrikoak jaso zituztela adierazi zuten. Berria - Mundua   2004-08-31

Torturatzeko baliatzen diren metodoen artean, berriz, loa eta janaria ukatzea, shock elektrikoak jartzea eta jipoitzea daudela zehaztu zuen. Berria - Mundua   2004-09-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

shock egoeran (7); shock moduko bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus