Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pindar 1 iz txinparta.

Nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 245. orr.

Erran gabe doa bigarren etxe horretan ere ohea prest zegoela aspaldian, supazter eder bat lagun, dena gar eta pindar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 128. orr.

Istant bat izan zen, pindar ñimiño bat. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 276. orr.

Oilarrak jo berria zuen eta eguzkiaren lehen pindarrak ageri ziren ekialdean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 260. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 198. orr.

Teresaren aria hegalariek ez dute berarengan su pindarrik ere pizten. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 235. orr.

3 irud/hed

Maitasuna ez dea bizitzaren pindarra? Herria   2003-03-10

Zorionaren pindarrak gutan argi dezala. Herria   2004-10-07

Botere kolonizatzailearen kontrako mugimendu zabal baten pindarrak piztu dituzte. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 177. orr.

Horrexeri ekin dio hainbatek, darabilen hizkuntzari halako pindar moduko bat atereaz. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 51. orr.

Gizon lerden, bizi, deliberatua; dena zain, dena pindar; jantzi beltz sinple eta galanta duela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 104. orr.

Neskak aldiz eskuak paltoko sakeletan zatxizkan gehienetan, begiak pindar, izpiritua laino. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 137. orr.

Haren ahots neutro, grinarik gabea barnea kiskaltzen zion pindar bortitza mozorrotzeko baizik ez zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 356. orr.

Pindar bat eta jarraipenik ez, historiarik ez: beti egon. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus