Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pindartsu 1 izond pindarrez betea.

Ahantzi gabe Miarritzeko"gau miresgarria", suzko ziri pindartsu eta koloretsu batzuk nasaiki estaliz zeru guzia. Herria   2002-08-08

2 irud/hed

Kirxak begirakune pindartsua josi zion: [...]. han ari baitziren teatrolari trebatu batzu, batean zintzo ta bipil ikasten, bestean berriz omore pindartsuen karkailan, eta irriz uzkaliak berak ere aldika. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 139. orr.

Eden gozoa edan bailuen kratera bateko ardo pindartsuan nahasturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 29. orr.

Hamidaren amodioak ez zekarren esklabotzarik edo mendekotasunik, borroka pindartsu bat zen eta haren garrak kiskalgarriak ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 257. orr.

Esloganik txinpartatsuena, pindartsuena nori bururatzen, eta horixe erabili izan dugu, nori zer esatea komeni zen kontuan hartu gabe. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 38. orr.

Hondarribiak inpresio pindartsu bat utzia zidan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus