Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

interpretatzaile 1 izond/iz testu edo kideko bat interpretatzen duena. ik interprete 2.

Eta badakigu bitan banatze hauek zer zailtasun sorrarazten dizkieten azterketa interpretatzailean dihardutenei. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 108. orr.

Ez da diziplina interpretatzailea: ez du bilatzen ezkutuagoan dagoen "beste diskurtso" bat. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 159. orr.

Guztiek ote dute sendatzeko dohaina? guztiak mintzo ote dira hizketa arrotzez? guztiak ote dira hizketa arrotzen interpretatzaile? Elizen arteko biblia   1 Ko 12,30

Izen hori mende batzuk geroago Aristotelesen testuaren interpretatzaileek ezarritakoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 169. orr.

Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpretatzaileen Elkartea. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 78. orr.

2 musika edo antzerki lan bat interpretatzen duena. ik interprete 3.

Aditu askoren ustetan XXI. mendeko piano interpretatzaile garrantzitsuenetakoa da John Tilbury ingelesa. Berria - Kultura   2006-01-11

Birgit Nilsson sopranoa hil da, Wagnerren interpretatzaile ospetsua. Berria - Kultura   2006-01-13

Riccardo Frizza zuzendari italiarra pozez zoratzen agertu zen bildutako interpretatzaile taldearekin: «Lehen mailako taldea dugu: munduko onentsuenak daude». Berria - Kultura   2004-08-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus