Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saiotxo 1 iz adkor saioa.

Hala etorri ez balitz ikerketa hori, baizik han-hemenka egin balitz, hainbat laborategitan, saiotxo bat hemen saiotxo bat han, luzaroan haztamuka [...]. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 182. orr.

Urtean behin edo, araldi garaian, egingo dituzte euren saiotxoak, eta hurrengo urtera arte! J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 107. orr.

Ez bat eta ez bi, jantzi isotermikoak arrapataka erantzi, eta, panpandojak bistan, saiotxo lesbiko ikusgarri bati ekin zioten, koreografia modu eztiagatik erleen dantza zirudiena. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 103. orr.

Finala hasi aurretik, ordu erdiko saiotxo arina egin dut, beroketa eta gihar luzatzea; ohi bezala. Berria - Kirola   2004-08-03

Eta "Motxian"-en partaide delarik, azalduko da ostiral iluntzeren batean, bat-batean saiotxo bat egin, trebatzen ari diren lagunekin aritu... Andoni Ega˝a   «Hogeita bina» - 154. orr.

A capella-ko The dew aire tradizionala eta Sean Reganekin batera egindako mouth music saiotxo bat. Berria - Kultura   2004-04-23

2 (hitz elkartuetan)

Helioterapia saiotxo baten ondoren, beldur nintzen ez ote ninduten berrogeialdian jarriko, baina jende ohatuz beteriko eri-auto batean igo nintzen azkenean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 223. orr.

Ilunabarrean prestaketa saiotxoa burutu zuten, eta pentsatzekoa da oso garbi ukanen dutela nola mendean hartu Mulhouse. Berria - Kirola   2004-03-19

3 adkor saiakera.

Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 152. orr.

Ortegaren saiotxo bat gomenda liteke: Mirabeau o el político, 1927koa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus