Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pinoi (orobat piñoi g.er.) 1 iz engranaje bateko gurpil txiki horzduna.

Lasterketa luzeagoak zirenean bi pinoiko bizikletak erabiltzen zituzten, baina bizikletatik jaitsita aldatu behar izaten zuten pinoia, eskuz. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 17. orr.

Kateak pinoi batetik bestera salto egin zion. Berria - Kirola   2006-03-10

Plater handia eta pinoi txikiak erabiliz aurkari guztiak lehertzeko gaitasuna dauka. Berria - Kirola   2004-03-15

Plater handia sartu, pinoiak behera jaitsi, eta amorru guztia pedal kolpeetan jarri nuen. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 130. orr.

Ikusgarriak ziren haren erasoak, bi pinoi jaitsi eta pedalei arin-arin nola eragiten zien. Berria - Kirola   2004-02-17

15 hortzeko pinoiarekin hasi naiz eta ez dut aldatu. Berria - Kirola   2004-07-07

25eko pinoia jartzea erabaki dugu guztiok. Berria - Kirola   2004-07-14

2 pinoi finkoko izlag iritziz aldatzen ez duena.

Ni gainera, nahiko pinoi finkokoa naiz, orain dela 50 urte eta gaur egun ia berdin pentsatzen dut, ez naiz aldatu. Berria - Kultura   2004-09-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus