Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pagadi (orobat pagodi g.er.) 1 iz pago oihana, pago basoa.

Haruntzaxego baso-oihan bat, pagadia edo hariztia edo horrela; eta azkenik, mendigune bat elurrez txuri dagona. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 153. orr.

Hamar bat minuturen buruan borda bat begiztatu dute, pagadi baten erdian. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 51. orr.

Ez du deus arriskutsurik nabarmentzen jauregi inguruan, jauregi aurreko pagadian, erreka ondoko sasietan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 143. orr.

Lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 10. orr.

Ordu erdi luzeko ibilaldia, mendiko bide aldapatsuan gora, pagadi ederra zeharkatuz. Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Baztertu genuen bigarren basoa pagadi lerden bat izan zen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 128. orr.

Segur zegoen pistolariak azaldu behar zuela gurdibidetik behera errekaraino zabaltzen zen pagadi sarrian. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 95. orr.

Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 115. orr.

Batzuk diote haatik ez dela oraiko bidea xoilki hobetuko, bainan gune batean bide osoki berri bat urratuko, pagodietan gaindi, ingurumena suntsituz. Herria   2004-01-22

2 (hitz elkartuetan)

Baserriko sorbaldan dagoen pagadi oinean aurkitu zuten Erramun, sastraka batzuen alboan.] Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pagadian sartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus