Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osmosi 1 iz mintz erdi irazkor batek bereizten dituen bi disoluzioren arteko molekula higidura, kontzentrazioa berdintzeko joerak eragina.

Bere temak hartutako gizona zen Lyssenko, zirkinik ere egin gabe botatzen zituena honelako izugarrikeriak badira bi glukosa mota: landareena eta animaliena! aminoazidoen zeregin nagusia zelulen osmosi-orekari eustea da! zeluletan, zitoplasmak ematen dizkio bere tasunak guneari! Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 45. orr.

2 irud elkarrekiko eragina.

Handik amonaren gainean bizi zen amona-izebaren etxera igaro zara, osmosiz bezala. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 118. orr.

Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntzaren arteko osmosiaren eragile nagusi. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 63. orr.

Militante eraginkorrak, berak hasi direlako zenbaitetan hizkuntza ikasten, edo militante pasiboak, berek egin ez zutena ororen gainetik bere seme-alabek egin dezaten nahi dutelako, gogozko tokian maldarik ez delakoan eta hizkuntza osmosi bidez beretuko dutelakoan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 92. orr.

Instrumentuaren eta zintaren arteko osmosia lortu nahi dugu; bien arteko harremana sakona izan dadila; bi mundu izan beharrean, bakarra izan dadin. Berria - Kultura   2004-02-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus