Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sigi-saga 1 iz angeluak eta bihurguneak eratzen dituen lerroa.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 349. orr.

Ondoan zolagunea, hots eguzkiaren sinboloa; baita sigi-saga batzuk ere, eta beste markak. Berria - Kultura   2004-02-13

Mapa hori sigi-sagaz beteta dago. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 31. orr.

Zaharrenek, astebetekoek, atzealdea zakar astinduz luzatu eta sigi-saga garbi bat marrazten dute airean. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 109. orr.

Ikastetxetik bidali eta lanbidez lanbide sigi-saga bihurrian abiatu zenetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 309. orr.

Dantzatzeari lotu zitzaion, trebe, ezin airosoago, sugeenaren gisako sigi-sagarekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 278. orr.

Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa, zilarrezko giderrak eta zizareen sigi-sagak gogora ekarrarazten zituena ezinbestean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 57. orr.

Maite itzazu mozkorrei itzuri egiteko euritan egiten dituzten sigi-sagak. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 208. orr.

Sukarra duzuenean, medikuak tenperatura hartzen dizue, eta graduak papertxo batean irudikatzen ditu, eta papertxo horretako marrak ere sigi-sagak dira. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 31. orr.

Horrelako sigi-sagez dago beteta ume baten buruaren mapa. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 31. orr.

2 irud/hed

Euskaraduntasuna ukatzen zitzaigun garaiotan, merkatuaren sigi-saga zirristatsuen artetik gasnak zekarren gure izatearen hondar zigilu zilegia. Itxaro Borda   «%100 basque» - 11. orr.

3 adlag sigi-sagak eginez.

-Jo sigi-saga, kapitain jauna! Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 121. orr.

Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 145. orr.

Herri txiki batean sartu zen, bera bakarrik, zaindarien artetik sigi-saga suge baten moduan irristatu eta gero. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 84. orr.

Mota guztietako musker eta sugeak narraska eta sigi-saga zebiltzan egur eta harrien gainean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 29. orr.

Erreka batek [...] sigi-saga eta ikur-makurka zeharkatzen zuen inguru guztia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 363. orr.

Mendian sigi-saga hedatzen den pistaren ingurua. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 153. orr.

Ilara luzea zihoan sigi-saga dendaren azkeneraino. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 55. orr.

Zaldizkoak beherantz zihoazen, beherantz etengabe lerro luzean, sigi-saga. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 71. orr.

Haren barrenetik zerbait ari zen sigi-saga irteten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 265. orr.

Bat-batean, ziraun bat ikustea lipar batez, belarretan sigi-saga bidea irekitzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 228. orr.

4 sigi-sagan adlag sigi-saga.

Mendi maldaren oinean ia ikusezin dagoen herritxo horretaraino mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 277. orr.

Milaka auto pasatzen ziren, furgoneta batek sigi-sagan denak aurreratu zituen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 57. orr.

Ortega-ren meditazioa sigi-sagan doa, behin arrazaren alderdi biologiko edo bitalista nabarmendu, bestean kontzientzia edo izpiritu/karakterea azpimarratu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 217. orr.

Hor zoaz airean eskegita bezala, oztopoen artetik sigi-sagan, ahalik eta lasterrena iristen zara hara, baina deus egitekorik edo esatekorik ez duzu kontu horretan guztian. zuzenean emanak sigi-sagan eta andarka ibili gabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 39. orr.

Oinaztargiak sigi-sagan ari ziren leiho hilen ilaretan zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 325. orr.

5 sigi-saga egin

Farolen argi berdeek haien inguruan sigi-saga egiten zuten, sugeen gisa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 91. orr.

Lagunek ez diote jaramonik egin, eta aurrera segitu dute beren bidean, elkarri bultzaka eta kontu kontari, mojaren atzetik sigi-saga eginez. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sigi saga egin (6); sigi saga egiten (6); sigi saga ibili (3); sigi saga jaisten (3); sigi saga zihoan (4); sigi sagaka (22); sigi sagako (3); sigi sagan (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus