Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendizale 1 iz mendira joatea, mendian gora ibiltzea gogoko duen pertsona. ik mendigoizale; alpinista.

Joan da mendira eta han hamaiketakoa beste mendizale batekin banatuko du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 123. orr.

Mendizale batek mila arrazoi izan ditzake energia eolikoa sortzen duten zutabe horien aurka egoteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 129. orr.

Bi mendizale zendu dira Pirineotan Pourtaleteko lepo ondoan. Herria   2005-12-22

Mendia, bere magalean gauzkan zerbait izatetik ideien munduraino irristatu eta eroria dago gaur mendizale amorratuenen gogoan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 274. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala eta guztiz ere, hilean behin edo, beheko auzoko mendizale talde batekin joaten nintzen ibilaldiak egitera. Juanitok berak mendizale-talde bat sortu zuen, herriko gazteei mendia maitatzen irakatsi eta, bide batez, aberriaren ederra ere dastarazteko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 101. orr.

Mendizale saldo handi batek dio dei horri ihardetsi. Herria   2003-06-05

Tolosako Oargi mendizale elkarteko bazkide ginen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 20. orr.

Bizkar-zorro bana soinean eta mendiko botak jantzita, mendizale itxura zuten. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 145. orr.

Urkizurako bidean bizi da Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioko lehendakaria. Berria - Euskal Herria   2004-02-01

· 3 (izenlagun gisa)

Kaletar mendizale horietako batek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 131. orr.

Nafartar mendizale bat, Raul Monasterio Ongai, 29 urte, hil da Peruko mendietan. Herria   2003-09-18

4 mendigoizalea, alpinista.

8.000 metroko mendiak igotzen saiatzen dira mendizale batzuk, eta guk hori aski naturaltzat hartzen dugu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 24. orr.

Alberto Iñurrategi mendizale ezaguna haurrekin solasean ari da eskola batean, irakasleek propio horretara gonbidaturik. urretxuarrak nahi izan du Cho Oyu mendia igo, italiano mendizale batzurekin. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 190. orr.

Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 148. orr.

5 goi mendizale

Euskal-Herrira itzulidira Jon Beloki eta Alberto Iñurrategi goi-mendizaleak, Himalaiako Cho Oyura mendia (8.201 m.) igo ondoan. Herria   2002-12-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus