Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaixotu (Egungo testuen corpusean 4.116 agerraldi), gaixo(tu), gaixotzen 1 da ad eritu, gaixo gelditu. ik gaizkitu.

2.000 milioi lagun gaixotzen dira urtean, egoera txarrean dauden jakiak jateagatik. Berria - Gaiak   2004-10-12

Aerosolak egunero erabiltzeak %30 handitzen du gaixotzeko aukera. Berria - Gaiak   2004-10-20

Gaixotuko zara, izotzean bizi diren mikrobioekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 268. orr.

Leku horietan gorputzak gaixotu egiten dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 610. orr.

Emakumeak, ordea, ez zion erantzun ere egiten eta mutila maiteminez gaixotu zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

Jantz ezazu kapela, doktore jauna, hotz honekin gaixotu eginen zara. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 88. orr.

Gaixotu egingo naiz zuekin. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 153. orr.

Sendatu behar gaituen laguna gaixotuko zaigun beldurrez... Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 365. orr.

Larriki gaixotu zen. Berria - Kirola   2006-01-14

Semea tifusez gaixotu zitzaion honi, eta kanpoan medikurik onenekin ibiliagatik, ezin izan omen zioten asmatu. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 8. orr.

Badakik zer jazotzen den meatzetan dabilen alproja bat tuberkulosiak edo silikosiak jota gaixotzen denean? Josu Landa   «Odolbildua» - 108. orr.

Bazekien ardi-mozketa egiten, gaixotutako ardiak zaintzen, animaliak otsoetatik babesten. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 48. orr.

Baina ziria dantzan hasi orduko, ugaltzen dituk hitz-zomorroak, eta gaiztotzen ditek lan egiten zuen guztia, eta perlesiak jota bezala gaixotzen dituk. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 123. orr.

· 2 du ad eritu, gaixo utzi.

Zerk gaixotu ote du? 1666

Kezkak gaixotuko zaitu.   - 142. orr.

Gogoratze hutsak gaixotu egiten nau. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 142. orr.

Hori nork gaixotu ote du? zahar eta arriskutsua baino. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 18. orr.

Irakurtzeak gaixotu egin nau atzera ere. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 66. orr.

Baina batez ere haren “barka, jauna” jakintsu-usteko hark gaixotzen ninduen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 283. orr.

Musika berez ez zela gaiztoa, baina azpimarratu zuen neurriz kanpo ez ezik, tokiz kanpo ere jota, kaltegarri zela, arima zintzo garbia gaixotu eta lizundu egiten zuelako. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 96. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hankabiko animalia gaixotuari gauza batzuk gustatzen zaizkio... Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 23. orr.

Hondamena gehienbat baserrietatik hiriratu zen, alde kutsatu guztietatik zetorren baserritar olde gaixotuak ekarria. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 463. orr.

Greg itsu, buru-hustu eta gaixotuari bisita egitera etorri, eta inguruan pilatzen zitzaizkion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 62. orr.

Sendatzeko San Riquierengana jotzen zuen, Basamortuko San Gilenengana, eta zapi batez igurzten zuen estatua, gero gorputz-atal gaixotuetan ipintzeko. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 19. orr.

Juduen irudimen gaixotuak asmatutako ergelkeria bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 175. orr.

Garuneko gune gaixotua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus