Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osoki1 1 adlag erabat, guztiz. ik osorik; osoro; oso 8; osotara.

-Osoki asmatu duzu. Txillardegi   «Putzu» - 211. orr.

Suak osoki erre du Apeztegia. Herria   2005-04-28

Biok genekien ez zela berriro osoki sendatuko, aurrerantzean bizitzan ongi moldatu arren, iragan hura beti egongo zela berarekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 333. orr.

Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko. Herria   2003-06-05

Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko. Herria   2003-06-05

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi. Xabier Montoia   «Elektrika» - 82. orr.

Bere soak osoki kosk egin zion estreinakoz nire begiradaren amuari. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 35. orr.

Mutilekin osoki bat eginda jokatu nahi omen dik Erregek. Txillardegi   «Putzu» - 74. orr.

Garaitua izan nintzen, osoki garaitua, Prévan geldiarazteko edo neure burua defendatzeko hitzik erran ahal izan baino lehen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 278. orr.

Zeren hau sarrera eta eredu bat ematea baita, gero hobeto eta osokiago kontenplatzeko. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 105. orr.

Nola, zein bidetatik eta zer jarreraz lortuko zuen Jainko Jaunari osokiago itsastea, beraren asmo eta nahiaren arabera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 239. orr.

Tirriatzean eta erresumintzean banatzen den sentsualitate berak obeditzen diola arrazoimenari, batzutan osoki eta bestetan hein batean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 76. orr.

Konturatzen ote gara nola eta zergatik aldatu den osoki, urte guti barne, euskaldun gaztearen estereotipoa? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 138. orr.

Nork ere bere Herria osoki maite baitu, hunek bakarrik maita lezake mundu osoa! Herria   2004-11-25

Hari nagokio osoki. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 402. orr.

Israelgo juduen alderdia hartua du amerikano Bushek kasik osoki. Herria   2003-05-29

2 (adizlagunekin)

Gaia osoki ederki erabilia izan da baina ororen buru nehor ez zagon prest abentura horren segitzera. Herria   2005-12-15

Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 9. orr.

Nagusi agertu dira osoki nagusi. Herria   2004-12-02

Adiskideak Mai aipatua zidan, baina nitaz osoki segur agertzeko elementu anitz eskas zitzaizkidan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 92. orr.

Nondik nola jakin hori, osoki segur izateko gisan? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 139. orr.

Bide hori harturik jeneralari beti osoki leial egon zirenetan azkenetarik ginuen Olivier Guichard. Herria   2004-01-29

Gela erdian emakume bat agertu zitzaien, zutik eta osoki larru gorrian. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 280. orr.

Erran dautzut segurki konfidantzaz sendi dutala hemen zuekin ene burua, osoki konfidantzaz... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 123. orr.

Osoki batuaz idazten dut, baina ez batuera zentralean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 145. orr.

3 (izenondoekin)

Baina unibertsaltasunak aurpegi osoki positiboa duen bitartean [...] progresoak jada garai honetan Unamuno-rentzat zentzu anbiguoa dizu, negatiboa ez denean. Xalbador osoki fededuna zen. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 118. orr.

Prefetaren erabakia osoki politikoa da. Berria - Harian   2005-07-27

Bai, adiskidea, nirea da, osoki nirea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 405. orr.

-Hau ez duk osoki hire gustukoa. Txillardegi   «Putzu» - 354. orr.

Emazte ohiak -zuzendu nion, nahiz eta datua, zorrozki begiratuta, osoki egiazkoa ez izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Zure erabakia, bene-benetan, txalogarria da osoki. Txillardegi   «Putzu» - 63. orr.

Ezen ekintza hauek deitzen ahal badira ere partez borondatezkoak, basaberenak bezala, ez dira osoki horrelakoak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 89. orr.

4 oso-osoki adlag

Oso-osoki fabrikatu egin duten dosier batean oinarrituta akusatu dute. Berria - Harian   2006-04-13

Esan dezakegu, beraz, orden honetako erregelak ezegonkorrak direla, eta lege sinkronikoaren definizioaren barnean oso-osoki sartzen direla. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 199. orr.

Ni barruan nengoenean estreinatutako Ertzaintzaz Lorenzok idatzi dituenak neure egiten ditut oso-osoki. Txillardegi   «Labartzari agur» - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus