Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intimitate [247 agerraldi, 80 liburu eta 61 artikulutan] 1 iz intimoa denaren nolakotasuna; barrukotasunezko harremana. ik intimotasun.

Nola esango nuke, norbaitekin berriro intimitatea, konplizitatea -bai, konplizitatea da hitza- lortzea ez zitzaidan oraintsu arte bururatu ere egiten. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 280. orr.

Eta hura zuan gure arteko intimitatearen frogarik nabariena. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 172. orr.

Nahiko dute uztartu sexua eta eztitasuna, pasioa eta samurtasuna, plazera eta intimitatea, kitzikapena eta bat-egitea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 250. orr.

Haien arteko harremana profesionala da, kortesiazkoa bai, baina hotza, intimitaterik gabekoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 148. orr.

Intimitatezko aldi horiek aprobetxatuz, euren barne jarioa isuri zuten nire aurrean. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 92. orr.

Senar-emazteen arteko maitetasun eta intimitatezko harremana. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 28. orr.

2 gune intimoa.

Bere intimitatean sartzen nintzela iruditu zitzaidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 147. orr.

Zerbait zuen bere gorputzaren intimitatean, higuingarria izan gabe, atsegina gertatu ez zitzaidana. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 200. orr.

Pasaporte bat intimitaterako. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 183. orr.

Honen hatz potoloa arrakalan barneratu da, nekez ireki du sarrera debekatua, intimitate sutsuan hondoratu da. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 50. orr.

Badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 303. orr.

Intimismoa edo intimitaterako joera galtzen ari gara. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 414. orr.

Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean [...] arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 39. orr.

Amodio zaharrek ez daukate intimitatearen estalki beharrik. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 46. orr.

Minak gizakumeari intimitate guztia kentzen diola pentsatu zuen, min hori pasatzeko besteen beharra daukagun piztia bakarrak garelako. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 341. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Barka ezazu, ez nuen zure intimitatea hautsi nahi... Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 113. orr.

Itxuraz, min handia egin zion bere intimitatea bortxatzeko modu hark. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 172. orr.

Intimitatea galtzea zekarren horrek, baina okerragoa zen hotzaren zastada. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 169. orr.

Neure intimitatea eta askatasuna babesteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 85. orr.

Hurkoaren intimitatea errespetatuz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 111. orr.

Bere intimitatea gordetzeko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 29. orr.

Intimitatea zainduko da era horretan. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Estatuak edonoren telefonoa, komunikabideak, intimitatea kontrola ditzake. Berria - Mundua   2004-08-01

Familiak gutxieneko intimitatea (logela pribatua...) eskaini beharko dio. Herria   2005-04-14

Berak irrati edo telebistako hitzaspertu luzeetan ateratzen du bere intimitatea denen begi bistara. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Koitoak beste atsegin klase bat emango dio, bat-egite eta intimitate sentipenak ematen duena. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 248. orr.

Ez zidan amodio eta intimitate premia ordezkatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 224. orr.

Non dago adierazpen askatasunaren eta intimitate eskubidearen arteko muga? Berria - Gaiak   2004-02-04

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 62. orr.

Ez erabiltzeko adizki hori egoera intimoetan, intimitate-zapuztailea da eta. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intimitate eskubidea (12); intimitate eskubidearen (4); intimitaterako eskubidea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus