Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intoxikazio [23 agerraldi, 3 liburu eta 13 artikulutan] 1 iz pozoitzea. ik toxikazio.

Askotan aritzen da erietxetan intoxikazioa gertatzen denean pozoitu denak zer jan duen identifikatzen saiatzen. Berria - Gaiak   2006-05-05

Intoxikazioa bizkorra izanik, espasmorik edo gonbitorik ez zion eragin, nonbait. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 308. orr.

Euskal Herrian, gehienetan intoxikazio arinak izaten dira. Berria - Gaiak   2006-05-05

Intoxikazio etilikoengatik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 15. orr.

Euskal Herrian intoxikazio gutxi gertatzen dira, jendeak gehiago irakurtzen duelako eta informazio gehiago duelako. Berria - Gaiak   2006-05-05

Elikagai bidezko intoxikazioak. Berria - Harian   2005-10-25

Kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion; eta gutxitan iristen bazen ere intoxikaziora, eskandalu izugarriak sortu zituen behin baino gehiagotan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baliteke urte batean perretxiko pozoitsu bat asko ateratzea eta intoxikazio kasu asko gertatzea. Berria - Gaiak   2006-05-05

Perretxikoak janda eragindako intoxikazio mota berriak jaso ditugu. Berria - Gaiak   2006-05-05

3 intoxikatzea, informazio faltsua hedatzea.

Arzalluzi «gezurra eta intoxikazioa erabiliz herri honi ezer ez eskaintzea» egotzi zion. Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Espainiak eta Frantziak Euskal Herriaren errealitatea desitxuratzeko «intoxikazio informatibo sendoa» zerabiltela uste zuten. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

4 (hitz elkartuetan)

Biktimen inguruan ateratako inkestaren ondorioak PPren gobernuaren «intoxikazio politikaren» emaitza dira. Berria - Euskal Herria   2004-08-11

EAk ere «UPNk bake prozesuaz abiatutako intoxikazio eta gezur kanpaina» salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus