Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sikiera (orobat sikera g.er. eta sikira g.er.) 1 adlag behintzat, bederen, gutxienez; besterik ez bada.

Gaurkoan sikiera iritsi gaituk norabait. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 44. orr.

Horrek sikiera barrenak berotuko lizkioke. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 47. orr.

Basokada bat ur sikiera. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 47. orr.

Eta ez zaizu inportako sikiera ikusi ote dudan, sikiera zer pentsatu ote dudan, [...]. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 88. orr.

Ez bata eta ez bestea, ez ziren biratu, baina biek mantendu zuten, nork bere kolkorako, beste lagunak zorte ona opatuz samurtasunez biratu eta sikiera begiradarekin agur keinu isil bat egin ote zioneko itxaropena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 215. orr.

Guk sikiera harri bat hartu eta farola bat hautsiko genian... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 117. orr.

Leihoa zabaltzera jaiki beharko nuke sikiera: kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 40. orr.

Bularrak hustutze aldera sikiera. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 137. orr.

Entretenitu egingo hau sikiera -eta kokotsa jaso zuen makulu-kirtenetik-. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 20. orr.

Egun asko pasatu ziren egunerokoa oparitu zidanetik, eta, gaur haatik eta bihar hargatik, nik ez nion artean esker oneko ezer esan, ezta sikiera ohar labur bat bidali ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 75. orr.

Ezin bizizko ahaleginean pitintxo bat sikiera bizia zer den jakiteko. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 76. orr.

2 (balizko adizkiarekin)

Sikiera Lolik itzulpena ondo egin badio... Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 34. orr.

Edateari utziko balio sikiera! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 292. orr.

Burdinazko kota hori jantzi izan banu sikiera! Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 239. orr.

Gazta pixka bat jarri balu sikiera, saguren bat eroriko zen agian. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 88. orr.

-Suz egindako marka bat egin izan balute sikiera Hester Prynne horren kopetan! Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

Gaitzerdi gainera, sikiera gonak eta lepoko lazoak erabiliko bazenitu. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 190. orr.

Sikiera polita izan balitz, ni ere entregatuko ninduan. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 192. orr.

Sikiera afariren batera etorri izan balitz, jarraitu du pentsatzen, berarekin akordatuko zen. Iban Zaldua   «Itzalak» - 85. orr.

Haserretu balitz sikiera, haserretu balitz, errua berea, Luisena, zela garrasi eginez joan balitz behintzat. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 0. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balitz sikiera (6); balu sikiera (6); balute sikiera (3); banu sikiera (7); bat sikiera (8); bazenu sikiera (5); lehen sikiera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus