Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ospatu, ospa, ospatzen 1 du ad gertaera edo egun jakin bat, jai edo ekitaldi bereziren batez gogoratu; gertaera jakin bat dela eta, jai edo ekitaldi bereziren bat egin.

Aldarrikapen horren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zen egunean. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 14. orr.

Igande arratsaldean nire urtebetetzea ospatu genuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 15. orr.

Urtemuga ospatu eta hurrengo egunean ziplo jabetu nintzen nire egoera berriaz. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 59. orr.

Tenpluaren Garbikuntza Jaia ospatzeko deia. Elizen arteko biblia   2 M 2,16 tit

Nekaldia hurbil zuela, Pazkoa ospatu zuen bere ikasleekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 99. orr.

Zuek, juduok, ospa ezazue egun hau beste festaburuen artean, jai handiak eginez. Elizen arteko biblia   EstGr 205,22

Ijitoek, esate bateko, San Juan eguna, handiro ospatzen dute, suaren eta uraren inguruko erritoen bidez. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 70. orr.

Urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten, su-festak lauak, sutzarrak pizteko egunak, purifikazio egunak baitzituzten: Santu guztien egunean, Kandelaria bezperako gaua, maiatzaren lehenean eta abuztuaren hasieran.Ninibeko judutar guztiek ospatu zuten egun hura. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 35. orr.

Misterio santuak ospatu nahi izan zituztenean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 66. orr.

Atzo gauean bertan, ardo ondratu batekin ospatu genuen garaipena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 266. orr.

Alegrantziarik handienean ospatu zen etxeko jaungaiaren munduratzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 50. orr.

Sindikatuen arabera, SCHk «kaleratzeekin ospatuko ditu inoizko etekinik handienak». Berria - Ekonomia   2004-04-27

Ardozko mozkorraldi eder batez ospatu dugu hitzarmena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 123. orr.

Setioaren amaiera zen eta hura ospatu beharra zegoen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 128. orr.

Oraindik gogoan du nola ospatu zuen [...] alemaniarrek Janovski atxilotu eta desjabetu izana. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 38. orr.

Ordurako txanpaina dezente edanda geunden, batez ere Gabrielle, balizko irabaziak ospatzen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 286. orr.

Gosari oparo batekin ospatu behar ez zuen ba soldata berria? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 112. orr.

Tiroa botatzen zuen, eta uso bat erortzen zen aldiko oihuka ospatzen zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 165. orr.

Biraoka ospatu zuen, marmar gozoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 238. orr.

Ospatzekoren bat genuelarik, amak esnegainezko tostadak jatera garraiatzen gintuen atso-arte hartara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 75. orr.

2 egin.

BBK Bilbao Bizkaia Kutxak bere ohiko batzarra ospatu zuen atzo. Berria - Ekonomia   2004-07-24

Gela handian ospatu zeremonia xumea izan zen, eta hari negar zenbait lerratu zitzaizkion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 183. orr.

Foru-hiriburuan ospatutako elizkizun guztien arteko garrantzitsuena ikusteko parada izan nuen. Txillardegi   «Putzu» - 276. orr.

Irkutskeko katedralean ospatu zen ezkontza. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 458. orr.

Kongresua ospatzen zela aprobetxatuz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 202. orr.

Aurrera egiten uzten ez badidazue gaur bi hileta ospatuko ditugu baten ordez. Jon Maia   «Riomundo» - 108. orr.

1224an ospaturiko Arlesko kapituluaz ari da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 213. orr.

Prozesio zibiko-erlijiosoa, halako batean ez zen gehiago ospatu. Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

1992an Rio de Janeiron konferentzia ospatu zen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 317. orr.

Don Kosme hil zenetik hiru astera ospatuko ziren hauteskundeak. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 84. orr.

Garagardo lantegian bertan ospatzen dira emanaldiak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 149. orr.

3 eman.

Meza ospatzen ari zela, apaizak Kristoren Gorputza altxatzean, andreak begiak ireki zituen, garbi ikusi zuen eta debozio handiz adoratu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 862. orr.

Igande normal batean, edozein hil daiteke emozioz baloiaren meza ospatzen ari den bitartean. Berria - Kirola   2006-01-10

4 ospe eman, goraipatu.

1789ko Iraultzaren II. mendeurrenaren karietara, François Mitterrand Frantziako presidenteak, Grégoire apezpikuaren gorputza Pariseko Panthéonera eraman zuelarik, "apez abertzale" haien guztien lana zuen ospatu nahi. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 62. orr.

Gogotik ospatzen du donostiarren gustu ona. Askoren artean   «Rataplan» - 12. orr.

Usandizagaren musikak gaur egun arte iritsi den sonaz ospatu zuen donostiar bizimodua. Askoren artean   «Rataplan» - 80. orr.

Ateraldi hori algara handiz ospatu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 25. orr.

Mornatarrek barrezka ospatu zuten burutazioa. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 26. orr.

Orduan, hirurak aho batez Jainkoa goresten, ospatzen eta bedeinkatzen hasi ziren. Elizen arteko biblia   DnGr 3,51

Herri guztiek dute ohoratzen, beneratzen, ospatzen eta goratzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 259. orr.

Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko. Elizen arteko biblia   1 Kro 23,30

Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek [...] Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten. Elizen arteko biblia   1 Kro 16,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberri eguna ospatu (4); alegeraki ospatu (6); behar bezala ospatu (4); bilera ospatu (3); biltzarrak alegeraki ospatu (3); diada ospatu (3); diada ospatu zuten (3)

ederki ospatu (5); egun hautan ospatu (3); egun hori ospatu (3); eguna ospatu (59); eguna ospatu da (9); eguna ospatu zuten (16); elkarrekin ospatu (4); elkarteak ospatu (5); elkarteak ospatu ditu (3); emazteek ospatu (6); emazteek ospatu dituzte (6); ezteiak ospatu (9); ezteiak ospatu dituzte (4); festa ospatu (6); garaipena ospatu (7); gogotik ospatu (5); handikiro ospatu (3); handizki ospatu (12)

igandean ospatu (7); jaia ospatu (7); jaia ospatu zuten (3); jaiak ospatu (5); jaiotza ospatu (3); joanden igandean ospatu (3); kapitulu probintziala ospatu (3); kartsuki ospatu (8); kartsuki ospatu da (4); mende erdia ospatu (3); nazioarteko eguna ospatu (3); nola ospatu (9)

ospatu zuen garaipena (3); ospatu zuten garaipena (4)

pazko jaia ospatu (3); pazkoa ospatu (7); pozik ospatu (4); pozik ospatu zuten (4); senar emazteek ospatu (6)

urrezko ezteiak ospatu (8); urteak ospatu (8); urtebetetzea ospatu (8); urteburua ospatu (6); urtemuga ospatu (11); urtemuga ospatu du (3); urteurrena ospatu (17); urteurrena ospatu zuten (5); xanpainarekin ospatu (4)

handizki ospatua (4); handizki ospatua izan (3); kartsuki ospatua (3); ospatua izan (16); ospatua izan da (12); ospatua izanen (9); ospatua izanen da (8)

aberri eguna ospatuko (3); asteburuan ospatuko (3); aurten ospatuko (3); besta ospatuko (5); bestak ospatuko (3); datorren igandean ospatuko (3); eguna ospatuko (56); eguna ospatuko da (17); eguna ospatuko dute (31); eskubideen eguna ospatuko (3); festa ospatuko (5); festa ospatuko duzue (3); gaur ospatuko (5); gernikan ospatuko (3); handikiro ospatuko (3); handizki ospatuko (3); heletan ospatuko (3); hileta ospatuko (3)

igandean ospatuko (9); igandean ospatuko dute (4); jaia ospatuko (7); jaia ospatuko duzue (5); jaialdia ospatuko (3); kantuz ospatuko (3); lehen eguna ospatuko (3); lelopean ospatuko (3); mendeurrena ospatuko (6); nazioarteko eguna ospatuko (3); nola ospatuko (3)

oihuz ospatuko (3)

ospatuko ditugu ihauteriak (3); ospatuko dute gaur (12)

poz oihuz ospatuko (3)

urteak ospatuko (7); urteak ospatuko ditu (6); urtemuga ospatuko (7); urtemuga ospatuko du (5); urteurrena ospatuko (16); urteurrena ospatuko du (9)

zer ospaturik ez (3)

mendeburua ospatuz (3); urteak ospatuz (5)

eguna ospatzea (5); elkarrekin ospatzea (4); ospatzea erabaki (10); ospatzea erabaki zuten (3); urtero ospatzea erabaki (3); urteurrena ospatzea (4)

aberri eguna ospatzeko (5); amaiera ospatzeko (3); behar bezala ospatzeko (3); besta ospatzeko (3); bigarren mendeurrena ospatzeko (3); bosgarren urteurrena ospatzeko (4)

egun bateratua ospatzeko (4); egun horren ospatzeko (4); eguna ospatzeko (27); etorrera ospatzeko (3); ezteiak ospatzeko (4); garaipena ospatzeko (13); golak ospatzeko (3); hamargarren urteurrena ospatzeko (8); handizki ospatzeko (3); heriotza ospatzeko (3)

jaia ospatzeko (3); jaiak ospatzeko (4); mendeurrena ospatzeko (12); nazioarteko eguna ospatzeko (8)

ongi ospatzeko (3)

ospatzeko agindu (4); ospatzeko antolatu (7); ospatzeko antolaturiko (3); ospatzeko antolatutako (7); ospatzeko asmoz (4); ospatzeko aukera (5); ospatzeko beharrezkoak (3); ospatzeko betarik izan (3); ospatzeko deia (3)

ospatzeko egindako (5); ospatzeko egingo (3); ospatzeko eguna (4); ospatzeko egunean (3); ospatzeko ekitaldi (6); ospatzeko ekitaldia (8); ospatzeko ekitaldiak (5); ospatzeko ekitaldien (4); ospatzeko ekitaldien barruan (3); ospatzeko erakusketa (3)

ospatzeko kontzertua (3); ospatzeko modu (3); ospatzeko modukoa (3); ospatzeko prestatzen (3); ospatzeko prestatzen ari (3)

pazkoa ospatzeko (6); sartzea ospatzeko (3)

urtea ospatzeko (6); urteak ospatzeko (9); urtebetetzea ospatzeko (6); urteen ospatzeko (4); urtemuga ospatzeko (26); urteurrena ospatzeko (75); urteurrena ospatzeko antolatu (5); urteurrena ospatzeko ekitaldia (3); urteurrena ospatzeko ekitaldiak (3); urteurrena ospatzeko ekitaldien (3)

ezer ospatzekorik ez (5)

aste huntan ospatzen (3); aurten ospatzen (17); aurten ospatzen ditu (5)

ederki ospatzen (3); egun honetan ospatzen (3); eguna ospatzen (39); eguna ospatzen da (8); eguna ospatzen dute (6); ehun urte ospatzen (4); ehun urteak ospatzen (10); elkarteak aurten ospatzen (3); elkarteak ospatzen (4); ezteiak ospatzen (4); festa bat ospatzen (3); festa ospatzen (5); garaipena ospatzen (8); gaur ospatzen (6); handikiro ospatzen (3)

jaia ospatzen (7); jaiak ospatzen (4); jaiotza ospatzen (3); mendeurrena ospatzen (9); meza ospatzen (4); nazioarteko eguna ospatzen (3)

ospatzen da gaur (3); ospatzen da urtero (3); ospatzen den egunean (3); ospatzen ditu aurten (3); ospatzen zenean (3); ospatzen zuten atzo (3)

pazkoa ospatzen (3)

urte ospatzen (10); urte ospatzen ditu (3); urtea ospatzen (3); urteak aurten ospatzen (4); urteak ospatzen (31); urteak ospatzen ditu (3); urtebetetzea ospatzen (3); urtemuga ospatzen (8); urteurrena ospatzen (9)

eguna ospatzera (4); etxola jaia ospatzera (3); festa ospatzera (5); jaia ospatzera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus