Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xarmagarri (145 agerraldi, 57 liburu eta 8 artikulutan; orobat xarmegarri 44 agerraldi, 4 liburu eta 38 artikulutan -denak Herriakoak-) 1 izond xarmatzen duena. ik xarmangarri; liluragarri; xoragarri. (pertsonez)

Emakume batzuek ere ematen digute horrelako sentipena, amodioaren kontra igurzteko aukeratu gaituzten begi argi eta faltsuzko emakume xarmagarri, gozoek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 257. orr.

Emakume xarmagarria zen Susana, guztiz ederra. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 177. orr.

Gwendolen bezalako neskatxa xarmagarri batekin ezkontzen banaiz. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 35. orr.

Bai neskatxa xarmagarria! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 140. orr.

Neskato xarmagarri haren begiak ikusi nahi zituen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 59. orr.

Biloba, hemezortzi hilabeteko ume xarmagarria. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 123. orr.

Ez zen irakasle xarmagarri, alai horietakoa; aitzitik, ahots doinu monotono samarra zuen eta ez zuen lortzen gu ikasgaiarekin gehiegi txoratzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 78. orr.

Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 262. orr.

Nire laztana, bai xarmagarria zaudela! Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 36. orr.

Xarmagarri iruditzen zaidan irudi bat datorkit. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 65. orr.

Xarmagarriarena egin nahi zuenean jokatzen zuen horrela, mutilek bagenekien hori. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 73. orr.

2 (bestelakoez)

Zinez sorkari xarmagarria gure mariposa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 306. orr.

Hango edo hemengo herri tipi xarmagarriak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 56. orr.

Alemaniara datozen Euskal Herriko lagunei erakustea gustatzen zaidan herrixka turistiko xarmagarria. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 33. orr.

Hortz irten xarmagarri bat. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 119. orr.

Aitak bekozkoa zimurtzen du arku xarmagarri bat eratuz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 143. orr.

Kantarik xarmagarrienak kantatzen zizkiotela. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 84. orr.

Gorteko manera xarmagarriekin kamisoia apur bat bildu zuen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 56. orr.

Erregina Zuriak denentzat zuen hitz adeitsu bat, buru makurtze xarmagarri bat. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 55. orr.

Orain dakusun aniztasun xarmagarria. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 383. orr.

Bera zen, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 168. orr.

Itxurakeria xelebre hori, aldi berean pedantea eta xarmagarria. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 231. orr.

Zoruan kolore xarmagarriko perretxiko sendoak hazten ziren, aulki legez erabiltzen zirenak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 108. orr.

Segur aski ez du sekula izango bakartasun une baten plazer xarmagarriaz gozatzeko aukerarik. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 43. orr.

Magia larderiazkoa eta xarmagarria zuen. Xarmagarria zen haren irribarrea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 115. orr.

Sorgin Astekariak antolaturiko Irribarrerik Xarmagarriena sariaren irabazle bost aldiz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 193. orr.

Xarmagarria eta erakargarria izaten jakin behar da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 143. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ia hautematen ez zen marra gorria xarmagarri ageri zen larruazal zuri-zuri hartan. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 96. orr.

Zorionez, xarmagarri zegoen Honoré gau hartan eta akuria ahantzi egin nuen kasik. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 50. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Ez ote zen alabaina, herritar eta kanpotiar jendearen xarmagarri egina izan oroz lehen Pierre Lotiren elaberri goxo eta buru-hauste gabeko kondaira hura? Herria   2003-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neskato xarmagarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus