Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

siku 1 iz lehorra. ik lehor.

Kako-okerrek ezpain sikuak busti zituen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 90. orr.

Mingain sikua aho sabaian duzu itsatsita. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 7. orr.

Bakailao sikua baino sikuago. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 54. orr.

Ogia, nahiz eta sikua izan, Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 111. orr.

2 irud/hed

Aitak aurreneko bihotzekoa izan zuenetik, Joxan konturatu da ez dela hain gogorra, hain sikua, eta bihotzak oraindik eskertzen dituela besarkadak eta laztanak. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 9. orr.

Lurrera bota zuen behin, zeharkako matraileko-andana batetik babestu guran ari zelarik gantxoz sartutako kolpe siku baten ostean. Josu Landa   «Odolbildua» - 160. orr.

Zartadatxo siku batez lehertzen zen burbuila. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 45. orr.

Zalantza momentu labur baten ondoren, "bai" sikua. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 207. orr.

Astegunetan nahiago izaten zuen bermut zuri sikua; jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 139. orr.

3 (adizlagun gisa)

Lokomotoraren argiek ere [...] distira bortitz eta dirdaitsua marraztuko zuten noski airean, tren gidariak siku balaztari sakatu zionean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 41. orr.

Mmmm... eztarria siku daukat. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 47. orr.

Patata-tortilla berotu beharko dizut, eta badakizu zer siku geratzen den mikrouhin-labean pasata. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 49. orr.

Andaluzia aldean ere badaki majo ematen: han, euritsu dabilenean, gurean uzkur eta siku portatzen da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 430. orr.

Konturatu nazenerako lo siku hengoen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 120. orr.

-Bai halaxe izango da, egunen batean amaitzen badut, behinik behin -erantzun zidan, siku. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 52. orr.

4 (izen soila –en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Takateko bat aditu zen, eztanda txiki baina bere sikuan amorru bizikoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 47. orr.

5 iharra.

Arbola sikuaren adar bakarretik urkatu zuten. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 103. orr.

Arin jausten da erreka, adaxka eta adar siku hilak umelduz eta berpiztuz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 171. orr.

Abuztuko beroa, Gaztelako zelai sikuetatik pasatzean askoz beroagoa. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 17. orr.

Baserriraino eraman eta ahalik eta belar sikurik gehiena sartu behar zuten sabaira. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 100. orr.

Hosto siku eta eroriek denboraren herdoila ziruditen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 187. orr.

6 sikuan adlag bat-batean.

Berak sikuan erantzun eustan: "Niri ez deust inork irakatsiko". Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 62. orr.

Auzia sikuan ebagiko eban: "Giputzek eurena eta guk geurea". Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 63. orr.

Anek ia minutuko soloa egin eta txapa kolpe batekin moztu zuen, sikuan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus