Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idolo 1 iz jainkotzat hartzen den zerbaiten irudia, jainko balitz bezala gurtzen dena.

Babiloniarrek idolo bat zuten, Bel izenekoa. Elizen arteko biblia   DnGr 3,3

Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 77. orr.

Nik ez dut gurtzen giza eskuz eginiko idolorik, Jainko bizia baizik. Elizen arteko biblia   DnGr 3,5

Jaunak galarazi ziena egin baitzuten: idoloak gurtu. Elizen arteko biblia   2 Erg 17,12

Ez erori idoloen tranpan, haien jokabideari jarraituz. Elizen arteko biblia   Dt 12,30

Ez galbideratu edonolako idolo edo jainko-irudiak eginez. Elizen arteko biblia   Dt 4,16

Baztertu nautelako, jainko arrotzei intsentsua erre dietelako eta idoloak eginez iraindu nautelako. Elizen arteko biblia   2 Erg 22,17

Mikeldi idoloa, k.a. 1000. urte aldera harrian zizelatua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 224. orr.

Nork moldeatzen du irudia eta idoloa urtzen, probetxurik espero ezean? Elizen arteko biblia   Is 44,10

Zutoin sakratuak eta zurezko nahiz metalezko idoloak kentzen hasi zen. Elizen arteko biblia   2 Kro 34,3

Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik. Elizen arteko biblia   Ir 20,23

Eta israeldar askok ere onartu zuen haren erlijioa; idoloei opariak eskaini eta bete gabe utzi zuten larunbatari buruzko legea. Elizen arteko biblia   1 M 1,43

Moloch idoloari haurrak sakrifikatzen zitzaizkion lekua. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 221. orr.

Beren idoloaren santutegian, sartu ziren, beren bizia salbatzeko asmoz. Elizen arteko biblia   1 M 10,83

Mikalek etxeko idoloa hartu eta ohean sartu zuen. Elizen arteko biblia   1 Sm 19,13

Idoloan eta fetitxean sinestea nagusitasun-ikurra da. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 176. orr.

Jainkoa helburutzat ez duen guztia idolo bat da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 101. orr.

Hautematen dut, elizako bortan, idolo itxurako bat, lehen bezala beneratua egun. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 73. orr.

2 gurtzen den pertsona edo gauza.

Bitartean, nire atzean, eta segur aski ispiluaren aurrean, nire bihotzeko idoloa kantuz ari zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 94. orr.

Russeau zen Robespierre diktadorearen idoloa. jainko txikitzat eta idolotzat nindukatela neska askok eta askok. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 202. orr.

Bakoitzak bazituen pilotarien artean bere idoloak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 19. orr.

Nire zirrara, Errealeko jokalariak eta nire idoloak zelairatu zirenean! Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 33. orr.

Garrintxa euskalduna, kontsumismoaren baztangak harrapatutako idoloaren historia. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 69. orr.

Eliza idolatratua da idolo bakarra gizakiek Leviatan gisa gurtzen duten giza erlauntza idolatratua baino kaltegarriagoa dena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 137. orr.

Zuentzat zientzia ez da helburu gizatiar bat duen instituzio bat dagoeneko [...]; zuentzat gehiago da; idolo bihurtu duzue. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 172. orr.

Idoloak sortu ditugu, eta orain damugarriak gertatzen zaizkigu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 277. orr.

Natura idolotzat hartzea, hori da inola ere onar ez dezakeguna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idolo-adoratzaileen habia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 89. orr.

Idolo-moldeatzaileak hutsa dira denak, hain estimatuak dituzten irudiak ezertarako ez. Elizen arteko biblia   Is 44,9

Beren bekatua baztertzen badute, idolo-aldare guztiak, kararria bezala, hauts egiten badituzte. Elizen arteko biblia   Is 27,9

Ea salbatzen zaituen zeure idolo-multzoak, zuk laguntza eske deiadar egitean! Elizen arteko biblia   Is 57,13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus