Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menpekotasun (448 agerraldi, 42 liburu eta 202 artikulutan; Hiztegi Batuan mendekotasun agertzen da) 1 iz mendekotasuna.

Emazteak aukeratu behar zizkion, eta jasangaitz bihurtu zitzaion I. jaunari menpekotasun hori. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 29. orr.

Aitaren menpekotasunari ihes egin ahal izango zion azkenean. Iban Zaldua   «Itzalak» - 27. orr.

François Lhermitte neurologo frantsesak "ingurunearen menpekotasunaren sindromea" aipatzen du halako gaixoen ezaugarritzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 72. orr.

Beraz, elkarren menpekotasuna dago hizkuntzaren eta hizketaren artean. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 46. orr.

Dabidek ispiluekiko menpekotasuna nuela adierazten zidan halakoetan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 248. orr.

Baina elkarrekiko menpekotasun hori ez da [...] oztopoa hizkuntzak eta hizketak bi gauza erabat desberdin izaten jarrai dezaten. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 46. orr.

Menpekotasun hori hausteko beharra zegoela eta horretarako teknologia garatu behar dela. Berria - Mundua   2006-02-02

Drogarik gabeko menpekotasunak asko areagotzen ari dira urteotan. Berria - Gaiak   2006-02-28

Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 105. orr.

2 (izenondoekin)

Emakumeak isilik eta menpekotasun osoz entzun behar du irakaspena. Elizen arteko biblia   1 Tm 2,11

Menpekotasun handiegia du taldeak zure golekiko? Berria - Kirola   2004-10-09

Menpekotasun ekonomikoaz eta ideologikoaz ari naiz, eta ez herrialdeen arteko menpekotasunaz soilik. Berria - Mundua   2004-07-28

Emakumeak dira bederatziak, eta oso egoera gogorrean bizi dira, lanaren menpekotasun gehiegizkoan. Berria - Kultura   2006-03-26

Menpekotasun sexual antolatuaren oinarri ekonomikoak. Berria - Kultura   2004-09-22

Askatasun politiko mugagabean eta menpekotasun mugagabean desagertu egiten dira ohorearen ideiak, edo guztiz nahasten dira beste batzuekin. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 44. orr.

Eta egun batez, menpekotasun kontrolaezin haren mirabe, neskari deitzera deliberatu nintzen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 29. orr.

Lehenengo gauza fama txarra kentzea izango litzateke, legeen ekimenez, epaileen boterea lagun hartuta, baina ez haren menpekotasun zuzenean, eta erakunde militar baten neurriko loria eta arrandia erabili beharko litzateke. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 85. orr.

Izan ere, honela subjektu ekilea, causa phaenomenon gisa, izadiarekin kateatua legoke bere ekintza ororen menpekotasun bereizezinean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agerpen ororen beharbadakotasun eta menpekotasun legeei menperatua izatea saihesteko era bakarra. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 207. orr.

Alkoholizatuta zegoela esatea errukigabeegia zen, igual, baina alkoholarekiko menpekotasun-gradu bat zeukala, errukiorregia. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 20. orr.

Azpiegitura falta izugarria dago herrialdean, menpekotasun egoeran mantentzen dituena haitiarrak. Berria - Mundua   2004-09-23

Afrikako herrialde ustez burujabeekin finkatu eta garatu dituen menpekotasun harremanez. Berria - Mundua   2004-11-25

Nortasun desorekak eta menpekotasun gaitzak dira ugaritzen ari direnak. Berria - Gaiak   2004-02-11

Hala ere lanean gogor ikasitakoa zen, garaiko emakume gehienak bezala, eta ezkontza ez zen izan onartutako menpekotasun lotura bat besterik. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 60. orr.

Halabeharrak nahitaez atsegin eta erosotasun gehiegi eskaintzen dizkiolako aberatsari, herriarengan menpekotasun-sentimena handituko luketen nabarmenkeriek lekua har dezaten. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 95. orr.

Elizgizon guziei leialtasun eta menpekotasun ageriaren izenpetzeko agindua eman zitzaien. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 57. orr.

· Menpekotasun lege-egitasmoa Berria - Harian   2005-12-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, giza hizkuntzan, elkarren aldamenean ez dauden hitzen arteko egitura-menpekotasunak daude -Kognitiboak deritzen zientziak aztertzen ditu perpausan zientziak eta kognitiboak hitzen artean dagoena, esaterako-. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 16. orr.

5 droga-menpekotasun [38 agerraldi 22 artikulutan] droga mendekotasuna. ik droga 6.

Ordurako, de la Iglesiak berak aitortu zuenez, droga menpekotasunak harrapatua zuen, eta horrek 17 urteko etenaldia eragin zion bere ekoizpenean. Berria - Kultura   2006-03-25

Badira kartzelan droga-menpekotasunari aurre egitea eragozten duten baldintzak: [...]. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak. Berria - Gaiak   2004-02-06

Eusko Jaurlaritzako Droga-menpekotasuneko zuzendaria. Berria - Euskal Herria   2004-04-18

· Martutenen preso dauden pertsona askok buruko gaixotasunak dituzte edota droga menpekotasun arazoak. Berria - Harian   2005-11-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus