Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostalari (195 agerraldi, 45 liburu eta 70 artikulutan; orobat ostaleri g.er.) 1 iz ostatu baten edo ostalaritza-zerbitzu baten burua. ik ostatari; ostaler.

Heldu ziren ba bentara; ostaturik ba ote zegoen galdetu zioten ostalariari. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 194. orr.

Bere zaldiari arretaz kontu egiteko esan zion ostalariari, izan ere munduan ez zen beste bat hain onik, ogia jaten zuenik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 21. orr.

Eta, ostalariak berak lagunduta, nor bere gelara joan gara; elkarren ondoko gela banatara. Txillardegi   «Putzu» - 326. orr.

Edaria eskatu zuten eta ostalariak, gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek [...] Saboiako ardo gorria ekarri zien. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 150. orr.

Goizegi iruditu zaio alkohola edateko, eta laranjazko kas bat eskatu dio ostalariari. Iban Zaldua   «Traizioak» - 75. orr.

Honezkero, ostalaria ohartua izanen da ez dela gosaltzera jaitsi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 300. orr.

Munduan zehar bidaia-puskarik gabe zebilen gazte atzerritar batek oso susmagarria izan behar zuen ostalari batentzat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 271. orr.

Etorkizunean ere elikagaiak bataiatzeaz ostalariak arduratuko dira, ziririk sartu gabe, hiperbolerik gabe, funtsezko ezer ezkutatu gabe, espekulatu gabe. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 61. orr.

Merkatarien eta ostalarien elkarteek bat egin dute greba egunarekin. Berria - Euskal Herria   2006-03-04

2 ipar tabernaria.

Panpilik bierrak manatu zituen, ostalariak Johnny Hallydayren zinta azkarrago jar zezan garrasitzen zuen artean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 118. orr.

3 (izenondo gisa)

Bihar San Juan de Ortega fama handiko herrira eta beregisako erretore ostalariak errezebituko nau. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 96. orr.

4 izond biologian, izaki bizidunez mintzatuz, bizkarroi bat jasatzen duena.

Hau da, birusa birioi egoeran birus partikula osoa da, baina zelula ostalaritik kanpo dago dagoenean, eta birusak erasotutako zelularen mintzarekin bat egiten duenean, proteinak egitura ezberdina izaten duela. Berria - Gaiak   2004-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus