Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
intsonorizatu, intsonoriza, intsonorizatzen 1 du ad hotsgabetu.
Musika entzuteko intsonorizatutako gela bat. Josetxo Azkona «Patata soro bat» - 78. orr.
Hormak-eta intsonorizatuak daude, eta telebista ere baxu egoten da. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman» - 83. orr.
Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll» - 88. orr.
Begiak kafetegi zaratatsuko goialde intsonorizaturat zuzendu nituen, zeruari pazientzia eske. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll» - 325. orr.